Berriak Osasuna
Eu

Informazio oharra: Lehen Mailako Arreta

2019.eko apirilak 12

Euskadiko Lehen Mailako Arretan hainbat sindikatuk deitu duten greba-egunaren aurrean, Osasun Sailak eta Osakidetzak, lehendabizi, barkamena eskatu nahi die egoera horrek eragin dien pertsona guztiei.

Halaber, iritzi publikoari ondorengoa jakinarazi nahi diote:

  • Langile guztien mobilizazio- eta greba-eskubidea errespetatuz, Osakidetzak eta Osasun Sailak elkarrizketaren alde apustu egiten jarraitzen dute, eta berdin jarraituko dute Lehen Mailako Arreta sendotzeko aurreikusitako 35 neurri eta ekintza zehatzak bultzatzen.
  • Gogora dezagun Lehen Mailako Arretarako Estrategia otsailean aurkeztu zela eta elkargo profesionalen, Osakidetzako osasun-zentroen, talde politikoen eta Aholkularitza Kontseiluko kideen arteko urtebeteko lankidetza-lanaren fruitua dela. Kontuan hartutako neurri batzuk ondorengoak dira:
  • Asistentzia-presio handiena duten Lehen Mailako Arretako zentroetan Familiako Medikuntzako eta Erizaintzako 80 lanpostu baino gehiago handitzea; horretarako, 4 milioi eurotik gorako inbertsioa egingo da.
  • Lehen Mailako Arretako erizainen eta langile administratiboen lanak sustatzea.
  • Mediku eta erizaintzako langileen lanari burokrazia kentzea, pazienteak hartzen albait denbora gehien eman dezaten.
  • Zentroak modernizatzeko eta teknologia-sistemak eguneratzeko inbertsioa handitzen jarraitzea. 2016tik, 97 milioi euro inbertitu dira Lehen Mailako Arretari lotutako azpiegituretan. Kopuru horri Familiako Medikuek pazienteei diagnostikoa egin eta haiek kontrolatzeko laborategietan eta erradiologia-ekipoetan egiten den teknologia-arloko inbertsio guztia gehitu behar zaio.
  • Informatika-ekipoak berritzea. Duela asteak, osasun-zentro guztiak berritzen hasi ziren. Ordezkapen-prozesu hori urtearen buruan amaitzea aurreikusi da.
  • Belaunaldi-errelebuaren erronkari erantzuna ematen jarraitzea. Osakidetzak oso nabarmena areagotu du BAME lanpostuen akreditazioa zahartzaroari lotutako espezialitateetan, bereziki Lehen Mailako Arretan. Zehazki, aurtengo BAME deialdian 446 lanpostu eskaini dira, iaz baino % 19 gehiago, eta horiek hurrengo maiatzean gehituko dira ospitaleetara zein osasun-zentroetara.

 

GREBAREN JARRAIPENA: LEHEN MAILAKO ARRETA (apirilak 12)

Gaur Euskal Autonomia Erkidegoko Lehen Mailako Arretan deitutako grebak ondorengo jarraipena izan du goizean: % 33,51

Lurralde Historikoen arabera, grebak ondorengo jarraipena izan du:

Araba                     % 32,48

 

Bizkaia                   % 33,6

 

Gipuzkoa               % 33,89

 

 

Eta kategoria profesionalen arabera, ondorengo eragina izan du:

 

Mediku fakultatiboak % 56,57

 

Erizainak % 17,47

 

Gainerako kategoriak % 20,23

 

 

Vitoria-Gasteizen, 2019ko apirilaren 12an

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak