Eu

Josu Erkorekak: "Euskadiri egindako transferentzia bakoitza artisau-lan bat da. Banan-banan lantzen da ezin delako trokel bat aplikatu gainerako autonomietan bezala"

2019.eko apirilak 12

Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburu Josu Erkorekak jakinarazi duenez, egun hauetan lanean gogor aritu ondoren, oraindik ez dago akordiorik. Erkorekak adierazi duenez, kasu berezia da Euskadikoa, horregatik da transferentzia bakoitza “artisau-lan” bat. “Banan-banan lantzen da ezin delako trokel bat aplikatu gainerako autonomietan bezala", adierazi du.

Gainera, sailburuak argitu duenez, eremu ekonomikoa izan da oraindik akordio bat ez egotea eragin duena, Euskadik kondizio berezi bat baitu, beste autonomia batzuek ez dutena, Kontzertu Ekonomikoa, alegia. “Beti aplikatu izan dugun eredu ekonomiko/finantzarioari jarraituz itxi nahi ditugu transferentziak, azken aldia, duela hilabete batzuk”, gaineratu du. Zentzu horretan, sailburuak azpimarratu duenez, Eusko Jaurlaritzak akordioaren alde jarraituko du lanean, posiblea eta desiragarria delako.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
  • Josu Erkoreka Gervasio
    Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburua eta Gobernuaren bozeramailea (XI legealdia)