Eu

Lide Amilibia izan da buru kualifikazio profesionala aztertzen duen Lehen Mailako Arretako Erakundearteko Kontseiluaren elkarraldian Gasteizen

2019.eko apirilak 11
  • Tituluen, ikasketen eta konpetentzia profesionalaren Katalogoa aztertzen du, kualifikazio profesionala ziurtatzeko aukera emango duena.

VG 2019 IV 11

Eusko Jaurlaritzako Gizarte Politiketako sailburuorde Lide Amilibia izan da buru gaur Gasteizen izandako Lehen Mailako Arretako Erakundearteko Kontseiluaren elkarraldian. Beste gai batzuen artean, kualifikazio profesionala ziurtatzeko aukera ematen duten tituluen, ikasketen eta konpetentzia profesionalaren Katalogoa aztertu du kontseiluak.

Elkarraldi horretan, Eusko Jaurlaritzako Osasuneko, Hezkuntzako eta Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailen ordezkariek, hiru Foru Aldundiekin eta Eudelekin batera, lehen mailako arretako kualifikazio profesionala ziurtatzea ahalbidetzen duten tituluen, ikasketen eta konpetentzia profesionalaren Katalogo bat ezarriko duen Dekretu proiektua aztertu dute, orain lantzen amaitzen ari direna. Bileran Euskal Herriko Unibertsitateko ordezkariek ere parte hartu dute, eta Kontseiluko kideei proposamen bat helarazi die UPV/EHUren Master propio bat bultzatzeko Lehen Mailako Arretan.

Gipuzkoako Campuseko UPV-EHUko errektoreorde Jose Agustin Erkiziak, Psikologia Fakultateko dekano Ana Vergarak eta proiektuaren arduradun Iñasi Arruabarrenak zehaztu egin dute Lehen Mailako Arretako Master Propioaren esanahia. Masterra 2019-2020 ikasturtetik aurrera emango da eta erantzun egiten dio Euskal Autonomia Erkidegoan Lehen Mailako Arretan espezializatutako profesionalak prestatzeko dagoen premiari.

Euskadin Lehen Mailako Arretako prestakuntza espezializatua ziurtatzeko eskatuko diren baldintzei erantzutea da Master honen helburua; laster onetsiko den Dekretu batean jasotzen dira baldintza horiek. Bai Eusko Jaurlaritzaren bai hiru Foru Aldundien –Lehen Mailako Arreta espezializatuaren koordinatzaile– aurreikuspena hau da, “arlo horretan orain lanean diharduten profesional ugarik prestakuntza espezializatua jaso beharko dute lanaldi osoko bi urteko esperientzia profesionala izatera iritsi ez direlako edo ziurtatu ezin dutelako. Gainera, beharrezkoa da etorkizuneko Dekretuan jasotako arloetako unibertsitate-tituludunei prestakuntza ematea, eremu honetan etorkizuneko eskari sozialari erantzutearren”.

Bestalde, zehaztu egin da Dekretu proiektuaren tramitazio-egoera, kontuan izanik dekretu horrek ezartzen duela Lehen Mailako Arretako profesionalen kualifikazio profesionala ziurtatzeko balio izango duten tituluen, ikasketen eta konpetentzia profesionalaren Katalogoa. Azkena ematen ari zaio eta laster igorriko zaio Gobernu Kontseiluari behin betiko onetsia izan dadin.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak