Berriak Segurtasuna
Eu

Segurtasun Sailak Itsasertza Plana aurkeztu die Bizkaiko eta Gipuzkoako Foru Aldundiei eta itsasertzeko udalei

2019.eko apirilak 12

Bileran Grande America itsasontziaren isurketari buruzko azken albisteak eman dira

 

Vitoria-Gasteiz. 2019/04/12

Segurtasun Sailak Itsasertzaren Kutsadurari Aurre Egiteko Larrialdietako Plan Berezia —Itsasertza Plana— aurkeztu die Bizkaiko eta Gipuzkoko Foru Aldundietako arduradunei eta itsasertzeko udalei, zuzenean ezagut ditzaten planaren edukiak eta, ezaugarri horiek dituen egoeraren bat sortuz gero, erakundeek zer egin behar duten jakin dezaten. Topaketa Vitoria-Gasteizen egin da Larrialdien Kudeaketarako Zuzendaritzaren egoitzan eta bertan izan dira Bilbo eta Pasaiako Portuetako Itsas-kapitainak eta SASEMAR-en arduraduna ere.

Bileran izan dira Josu Zubiaga Segurtasuneko sailburuordea, Pedro Anitua Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako zuzendaria, eta Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzako teknikariak. Bileran, Grande America itsasontziaren isurketaren azken albisteak ere eman zaizkie bertaratuei, Merkataritza Nabigazioko Zuzendaritza Nagusiaren eta AZTI fundazioaren laguntzarekin.

 

Aldundietako eta udaletako ordezkariekin egindako bileran, bertaratuei azaldu zaie Itsasertza Plan hori Euskadiko Babes Zibileko Planaren (LABI) garapen-prozedura bat dela eta pertsonentzat eta ondasun materialetarako arriskutsua izan daitekeen itsas kutsadurako egoerei aurre egitera zuzentzen dela.

 

Era berean, argitu zaie planak arriskuen analisia biltzen duela, eta bertan kutsadurak izan ditzakeen arriskuen ebaluazioa egiten dela, baldintza meteorologikoen, ozeanografikoen eta ingurumenekoen arabera eta instalazioen eragiketako ezaugarrien eta baldintzen arabera. Gainera, eremurik kalteberenak identifikatu dira, aplikazio-esparruan barnean hartzen den zonaren sentikortasun-mapen bidez, betiere, Plana aktibatu behar izanez gero, eremu horiek behar bezala babesteko.

 

Bestalde, plana aktibatzeko inguruabarrak zehaztu dira, gertakariaren larritasunaren arabera plantea daitezkeen faseak eta egoerak kontuan hartuta.

 

Euskadiko Babes Zibileko Batzordeak Planaren aldeko txostena egin zuen 2018ko urrian, eta Barne Ministerioaren Babes Zibileko Kontseilu Nazionalaren Batzorde Iraunkorraren eta Gobernu Kontseiluaren babesa jaso zuen apirilaren 8an eta 9an. Plana laster argitaratuko da Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzaren web-orrian (www.euskadi.eus/112).

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak