Berriak Lehendakaritza
Eu

Lehendakariak: “Euskadik aitortutako Autogobernua eta Gernikako Estatutuaren erabateko betetzea defendatzen ditu, printzipio demokratikoa eta legezkotasunaren printzipioa uztartzeko gai izango den ikuspegi politiko batetik”

2019.eko apirilak 12

Iñigo Urkullu Lehendakariak harrera egin die Vitoria-Gasteizen egiten ari diren XIX. Jardunaldietara bertaratu diren Estatuko Lurralde Auzitegietako presidenteei.

Lehendakaritzan eginiko ekitaldian, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko Sailburu eta Eusko Jaurlaritzako Bozeramaile Josu Erkoreka, Segurtasuneko Sailburu Estefanía Beltrán de Heredia eta Lan eta Justiziako Sailburu Mª Jesús San José egon dira ere. 

Bere hitzaldian, Euskadin aitortutako Autogobernua, Gernikako Estatutuaren erabateko betetzea eta, halaber, Estatu nazioaniztun baten barruan nazio-errealitatea aitortzeko bide bat defendatzen dela azpimarratu du Lehendakariak. “Eta hori egiten jarraituko dugu, demokrazia-printzipioa eta legezkotasunaren printzipioa uztartzeko gai izango den ikuspegi politiko batetik”, gaineratu du.

Zentzu horretan, “Akordio / Ituna” binomioa dela bidea eta Estatuarekiko harremanetan ahaidetza historiko bat duela azpimarratu du Iñigo Urkulluk. “Barne-akordioa zabaldu beharra dago, euskal Autogobernu berezian sakondu eta Itun bat eguneratzeko, Estatu nazioaniztunaren eredu baten baitan”, nabarmendu du. Hau da, Lehendakariak nabarmendu duenez, elkarguneak ahalbidetzea da bidea, gizarte hobea irekitzen laguntzea baita, finean, denek partekatzen dugun ondasun erkidea.

Erakundeek eremu politikoan bideratu beharreko arazoak justizia arlora ez igortzeko ardura dutela adierazi du ere Lehendakariak. Urkulluren ustez, arazoei aurrea hartzeko eta konponbideak ahalbidetzeko instrumentua da ekintza politika, ahalezko bide bakarretik: elkarrizketa, negoziazioa eta akordioa. “Egungo une politiko bizi honen ostean aro berri bat irekitzea espero dut, nahi dut, errespetu handiagoko aro berri bat, non aniztasuna, leialtasuna, ikuspegi zabala eta bizikidetzaren aldeko akordio-bilaketa aitortuko baitiren”, gaineratu du.

“Politikaren politizazioa” aldarrikatu du Lehendakariak, politika egin eta erakundeen arteko harremanak ehuntzeko beste era bat defendatuz. “Izaera politikoko arazoei konponbideak emateak izan behar du gure jarduketaren xede”, esan du amaitzeko.

2 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @JabiKintela
    2019.eko apirilak 13

    Comentario de Twitter:
    RT @rgartzia: El Lehendakari Iñigo Urkullu ha recibido a las y... https://t.co/afHgqP8Pq0

  • @rgartzia
    2019.eko apirilak 13

    Comentario de Twitter:
    El Lehendakari Iñigo Urkullu ha recibido a las y... https://t.co/afHgqP8Pq0

Ekitaldiko kargudunak