Berriak Osasuna
qrcode

Osakidetzak sindikatuekin larrialdietako zerbitzuan lan baldintzak hobetzea adostu du

2019-04-10

Mahai Sektorialaren bilera gaur izan da, Vitoria-Gasteizen, eta, bertan, Osakidetzako Zuzendaritza Nagusiak eta SATSE, LAB, SME, CCOO eta UGT sindikatuek akordioa adostu dute, Larrialdietako langileen lan-baldintzak hobetzeko. Akordioaren bidez, amaitu egiten da Larrialdietako profesionalen kolektiboaren lanpostuetako egitekoaren berezko ezaugarriak aitortzeko prozesu negoziatzailea, eta Osakidetzak akordioaren balioespen positiboa egin du.

Sindikatu guztiek sinatu dute akordioa ELA izan ezik, nahiz eta edukia modu positiboan baloratu duen. Osakidetzako Zuzendari Nagusi, Juan Diegok, Mahai Sektorialaren negoziatzeko borondatea nabarmendu du. Gainera, akordio honen garrantzia ere azpimarratu du, lehena 2017 urtetik hona, Mahai Sektorialeko gehiengo sindikalak babestu baitu.

Bestalde, Mahai Sektorialean lehen mailako arretari, lanbide-karrerari eta lekualdatzeen lehiaketari buruzko gaiak aztertu dira, besteak beste.

Lan-baldintzen inguruko akordioa larrialdi-zerbitzuetan

Larrialdien zerbitzuetako antolakundeak Euskal Autonomia Erkidegoko larrialdiak eta larrialdietako osasun-asistentzia koordinatzen ditu, urteko 365 egunetan, egunean 24 orduetan; horrela, jarraipena eta babesa ematen dizkio Osakidetzaren asistentzia-sareari.

Adostutako akordioaren bidez, zenbait osagarri aitortzen dira, Larrialdietako lanpostuen baldintza bereziak ordaintzeko, bai eta erakunde horretako langile guztientzako lanorduen gainezarpena ere. Era berean, larrialdietako gidarientzako kontratazio-poltsak irekitzea adostu da.  Akordioak 2019ko apirilaren 1etik izango ditu ondorioak.

 

Vitoria-Gasteiz, 2019ko apirilaren 10a

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan