Berriak Enplegua eta Gizarte Politikak
qrcode

Artolazabalek zorionak eman dizkio Arabako diputatu nagusiari, San Prudentzio eta Estibalizko Andre Mariaren jaien pregoian

2019-04-10

 

 

 

VG 10 04 19

Beatriz Artolazabal Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuak Ramiro González Arabako diputatu nagusiari Eusko Jaurlaritzaren izenean zorionak eman dizkio, San Prudentzio eta Estibalizko Andre Mariaren jaien pregoian; Vitoria-Gasteizko Principal Antzokian izan da eta Asun Sáenz de Samaniego izan du protagonista.

 

Ekitaldian Pedro Elosegi Arabako Batzar Nagusietako presidenteak, Gorka Urtaran Vitoria-Gasteizko alkateak, Estefanía Beltrán de Heredia eta María Jesús San José sailburuek, Ioseba Fernández Arabako Errioxako kuadrillako presidenteak, Jesús Loza Estatuko Gobernuak Euskadin duen ordezkariak eta Arabako Errioxako eta beste udalerri batzuetako zenbait alkatek parte hartu dute.

 

Ortzairen arte-emankizuna, Viñas de Iosu Sánchez-en dantza eta Eduardo Moreno Quartet-en musika-emanaldia izan dira ekitaldian, eta ehunka pertsonak bete dituzte euskal hiriburuko antzokiko eserlekuak.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(XI legealdia 2016 - 2020)
Beste gonbidatu batzuk
  • Ramiro González, Pedro Elosegi, Gorka IUrtaran, Ioseba Fernández, Jesús Loza