Berriak Segurtasuna
Eu

Ikuskizunen Euskal Kontseiluan aurkeztu dute urteko jarduera kopuruaren muga ezabatzeko erregelamenduaren aldaketa zehatza

2019.eko apirilak 10

Dekretua apirilaren 21an jarriko da indarrean eta, horrekin batera, presaz aldatuko da

Vitoria-Gasteiz, 2019ko apirilaren 10a

 

Josu Zubiaga Segurtasuneko sailburuordea buru zela egin da, gaur goizean, Ikuskizunen Euskal Kontseiluaren bilera. Bileraren gai-zerrendan zegoen Jendaurreko Ikuskizunen eta Jolas Jardueren Legea garatzen duen erregelamenduan aldaketa zehatza egiteko proposamena. Izatez, urteko hamabi jardueren muga ezabatu nahi da, baita hilean bi jarduera baino gehiago ez egiteko muga ere. Erregelamendua datorren apirilaren 21an jarriko da indarrean eta, aldi berean, aldaketa zehatz hori presaz egiteko prozedura jarriko da abian.

 

Ikuskizunen eta Jolas Jardueren Euskal Kontseiluak zuzenean ezagutu du Ikuskizunen Legea garatzen duen erregelamenduan aldaketa zehatza egiteko proposamena, zehazki 105. eta 106. artikuluetan aipatzen den urtean hamabi jardueren muga ezabatzeko proposamena.

 

Ikuskizunen Euskal Kontseiluari jakinarazi ostean, datorren ostiralean, apirilaren 12an, argitaratuko da sailburuaren agindua, erregelamendua onartzen duen dekretua aldatzeko presazko prozedura hasiera ematea onartuko duena; orduan, zabalduko da entzunaldi publikoko tramitea, kasu honetan 10 egun baliodunekoa.

 

Alegazioak jasotakoan, Euskadiko Tokiko Gobernuen Batzordearen txostena eta Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren txostena beharko da, baita Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoaren irizpena ere.

 

Era berean, bilera horretan bertan, Joko eta Ikuskizun Zuzendaritzaren 2018ko memoriaren berri eman da, baita ekitaldi honetarako Joko eta Ikuskizun Unitatearen ikuskapen-planaren berri ere.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak