Eu

Sonia Pérez sailburuak: “Gastronomia-zientzia eta sukaldaritzako sormena berrikuntzarantz eskutik joan daitezkeela erakusten digute hau bezalako topaketek”

2019.eko apirilak 10

Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburu Sonia Pérez Ezquerrak Gastronomia Zientziaren eta Sukaldaritzako Sormenaren I. Topaketan parte hartu du Basque Culinary Center-en. Zentro honen eta Turismo Sailaren, Los Angelesko Cedars Sinai izen handiko ospitalearen eta Turespaña-ren arteko lankidetzari esker gauzatu den topaketa dugu hau.

Lehenengo sinposium honetan AEBtako 4 ikertzaile gailenek parte hartuko dute, eta 50 ikertzaile/irakasle, sektorean prestigio handia duten gastronomoak bilduko ditu. Sinposiumaz gain, Donostiak kongresuak eta biltzarrak egiteko duen eskaintza ezagutzeko aukera izango dute profesionalek, baita beste leku batzuk bisitatzeko ere.

Horregatik, sailburuak nabarmendu egin du ezaugarri hauek betetzen dituen ekitaldi bat Euskadin egiteak duen garrantzi bikoitza, lehenalurraldearen, eta zehazki Gipuzkoaren ahalmena ezagutzera ematen laguntzeagatik, nazioarteko ekitaldi zientifiko/teknikoak antolatzeko”. Negozio-turismoak, edo MICE turismoak, turismoaren guztizko pisuaren % 17 biltzen du, 87 milioi eurotik gorako guztizko gastu-bolumenarekin, kalkuluen arabera.

Eta bigarrenasinposium honek erakusten duelako Euskadi potentzia bat dela gai gastronomikoetan, hazten eta nazioartekotzen jarraitzen duena”. Sailburuak gogora ekarri duenez, Euskadi izan da aukeratutako lekua izen handiko ekitaldi gastronomikoak egiteko, besteren artean: gastronomiari Repsol Eguzkiak emateko Gala; International Pintxos Congress, Miniature; edo Turismo Gastronomikoaren Munduko Foroa, besteren artean.

Gainera, Sonia Pérez Ezquerrak azaldu duenez, “bikaintasunezko gastronomiatik onurak ez dituzte ostalaritzaren eta turismoaren sektoreek bakarrik lortzen. Gastronomiak eragin ukaezina du tokiko ekonomiaren garapenean, eta hazkunde jasangarriaren oinarrietako bat da jada, kalitateko turismoa, bizi-kalitatea, kohesio soziala eta lurralde-antolaketa irmotzen laguntzen duena. Sailburuak berretsi egin du, bertaratuen aurrean, Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailaren konpromisoa jasangarritasuna gure turismo-politiken funtsezko ekintza-ardatza izatea lortzeko, 20-30 agendarekin bat etorriz.

“Eta garrantzizkoa da etorkizunari begira jarraitzea eta arte honetan aurrerapausoak ematea, oraindik bide luzea geratzen baitzaio ibiltzeko.Horregatik guztiagatik, topaketak, kongresuak eta sinposiumak hartzen jarraitu behar dugu, honako hau bezala, aurrerapauso bat gehiago ematen baitute bikaintasunaren bilaketan, gastronomiaren garrantzia zientziarenarekin lotuz, gastronomia-zientzia eta sukaldaritzako sormena eskutik joan daitezkeela onartuzesanez amaitu du.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak