Berriak Lehendakaritza
qrcode

Bilbok Kanpoko Euskal Gizataldeen VII. Mundu Batzara hartuko du urriaren 2tik 4era

2019-04-09
  • Kanpoko Euskal Gizataldeen VII. Mundu Batzarrak Bilboko Euskalduna Jauregian bilduko ditu kanpoko euskal gizataldeen ordezkariak datorren urriaren 2an, 3an eta 4an.
  • Batzarraren leloa “SAREGINTZAN” da eta aro global berria islatzen du, baita kanpoko 25 herrialdetan zehar zabaldutako euskal komunitateen arteko hartu emanak ere 

Kanpoko Euskal Gizataldeen VII. Mundu Batzarrak Bilboko Euskalduna Jauregian bilduko ditu datorren urriaren 2an, 3an eta 4an 25 herrialdetako euskal gizataldeen ordezkariak –193 euskal etxetatik etorriko dira ordezkariok–, Iñigo Urkulluk Lehendakariak iragarri zuen bezala joan zen azaroan Argentinatik.

Gaur goizean Kanpo Harremanetarako idazkari nagusiak, Marian Elorzak, eta Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako zuzendariak, Gorka Álvarez Aranburuk, Euskal Gizataldeen VII. Mundu Batzarraren irudia aurkeztu dute, baita batzarraren leloa ere.

Euskal Gizataldeen VII. Mundu Batzarraren leloa “SAREGINTZAN” da; aro global berria eta 25 herrialdetan ezarrita dauden euskal gizataldeen arteko interakzioak islatzen ditu goiburu horrek, eta XXI. mendeko Euskal Diasporari buruzko gogoeta egitera gonbidatzen du. Batzarra Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako Zuzendaritzak (Eusko Jaurlaritzaren Kanpo Harremanetarako Idazkaritzakoak) antolatuko du.

Lau urtero egiten da Mundu Batzarra eta bere helburua da Euskal Gizataldeen eta Euskal Erakundeen arteko lankidetza eta elkarlana sustatzea, baita ere eztabaida eta iritzien trukea ahalbideratzea. Mundu batzarretik ondorioen testua aterako da, eta horretan oinarrituko da 2020-2023 Lau Urteko Plana, lau urte horietan garatuko dena, hurrengo batzarra egin arte.

VII. Mundu Batzarrean Gaztemundu programan parte hartuko duten Diasporako hamabost gazte ere izango dira. Programa hori irailaren 22tik urriaren 5era egingo da eta oraingo honetan kultur erakundeen kudeaketaren gainekoa izango da, izan ere horrelako erakundeak dira euskal etxeak.

 

 

4 iruzkin
  • Argazkia SN Robot
    @CamiladeEpalzaA
    2019-04-10

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: Bilbok Kanpoko Euskal Gizataldeen VII. Mundu Batzara hartuko du urriaren 2tik 4era ➡︎ https://t.co/8dYgaUQEpr https://t.co/H0cq

  • Argazkia SN Robot
    @joneberriozabal
    2019-04-09

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: Bilbok Kanpoko Euskal Gizataldeen VII. Mundu Batzara hartuko du urriaren 2tik 4era ➡︎ https://t.co/8dYgaUQEpr https://t.co/H0cq

  • Argazkia SN Robot
    @eajpnv
    2019-04-09

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: Bilbok Kanpoko Euskal Gizataldeen VII. Mundu Batzara hartuko du urriaren 2tik 4era ➡︎ https://t.co/8dYgaUQEpr https://t.co/H0cq

  • Argazkia SN Robot
    @Gob_eus
    2019-04-09

    Comentario de Twitter:
    Bilbok Kanpoko Euskal Gizataldeen VII. Mundu Batzara hartuko du urriaren 2tik 4era ➡︎ https://t.co/rfP5ju0zgR https://t.co/BGKPU3p3B3

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(XI legealdia 2016 - 2020)