Berriak Osasun eta Kontsumoa
Eu

Bidasoako Ospitaleko ospitalizazio solairu eta kanpo-kontsulta berriak

2011.eko martxoak 18

Bidasoko Osasun-antolaketa Integratua

Bidasoko Ospitalea

 

1. Ospitalizazio-unitate berria.

Hasieran, Bidasoko Ospitalean beste 44 ohe jartzea aurreikusi zen, bi ospitalizazio-unitate berritan banatuta. Baina, azkenean, Euskadin kronikotasunaren erronkari aurre egiteko estrategiak izan dezakeen eragina kontuan hartuta, proiektuaren fase bat baino ez da gauzatu, hau da, 21 ohe jartzea ospitalizazio-unitate berri batean. Horrekin batera, administrazio-eremua ospitaleko 2. solairura eraman da (lehen ospitaleko behe solairuan zegoen).

Gela bikoitzetatik hirugarren ohea kentzeko beharra zegoelako ireki da ospitalizaio-unitate berria. Beharrezkoa zen hori neguan asistentzia-presio handiagoa izaten delako. Orain arte, epidemia-unetan jakinetan, paziente eta haien familiakoei zuzendutako gelak ere erabili zian dira ospitalizazio-gela gisa. Unitate berri hori esker, desagertu egingo dira egoera horiek, hain zuzen ere, ospitaleak asistentzia-behar jakin horietarako hartu behar izaten zituen neurri-mota horiek.

Zifrak:

Ospitalizaizo-unitate berriak 799 m²-ko azalera du, eta administrazio-eremuak 630 m²-koa.

2009ko uztailaren 6an hasi ziren obrak egiten, eta 2010eko maiatzaren 31n bukatu. 2011ko urtarrilaren 1ean jarri zen abian unitatea.

Obraren aurrekontua, guztira, 3.152.402 euro izan da, eta ekipamendu eta altzarien aurrekontua, guztira, 257.495 euro.

Banaketa:

Ospitalizazio-unitatea honela dago osatuta:

v 7 gela bikoitz, komunarekin.

v 7 banako gela, komunarekin.

v Sendaketa-gela bat

v Itxarongela bat

v Familiartekoei elkarrizketak egiteko gela bat

v Ikuskapen-bulego bat

v Erizaintzako kontrol-gela bat (2 postu).

v Lan-eremu bat (4 postu).

v Langileentzako sukalondo bat.

v Arropa zurien biltegi bat

v Farmazia-biltegi bat

v Suntsikorren biltegi bat.

v Inbentariatu daitekeenaren biltegi bat.

v Arropa zuri zikinen gela bat.

v Zabortegitarako gela zikin bat.

v Jendearentzako komunak eta langileentzako komunak.

Ospitalizazio-unitate berriarekin batera, administrazio-eremua egokitu eta lekualdatu egin da, behe solairutik bigarrenera. Honela dago osatuta administrazio-eremua:

v Zuzendarientzako 5 bulego.

v Erabilera anitzeko 3 bulego.

v Bitan bana daitekeen bilera gela bat (16 postu).

v Zuzendari-idazkaritzako eremua (2 postu).

v Kontabilitate, langileen eta horniduren eremua (20 postu)

v Fotokopia-gela bat.

v Rack-gela bat

v Biltegi bat.

v Itxarongela bat.

v Komunak.

2. Kanpo-kontsulta berriak

Administrazio-bulegoak lekualdatuta, berrantolatu egin da arreta espezializatuko kontsulten eskaria Irun erdiko anbulatorioan. Hala, lehen mailako arretan mediku eta erizain gehiago jartzeagatik dagoen geroz eta mediku- eta erizaintzako kontsulta gehiagoren beharrari erantzun dio. Horregatik guztiagatik, lehen administrazio-eremuak okupatutako lekua egokitu, eta kanpo-kontsultetarako eremu bihurtzea erabaki zen.

2011ko urtarrilaren 1ean jarri ziren abian kanpo-kontsultak.

305 m²-ko azalera hartzen dute, eta guztira 14 gune daude:

v 9 mediku-kontsulta.

v 2 erizain-kontsulta.

v Proba funtzionaletarako 2 kontsulta.

v Ikuskatzailearen bulego bat

v Itxaron gelak eta eremu komunak.

v 4 komun.

Berritze-lanetarako, eta altzari- eta ekipamendu-hornidurarako 110.850 euro gastatu dira.

3. Digestio-aparatuko unitatea.

Kolon-ondesteko minbizia bahetzeko programari erantzuteko geroz eta endoskopia gehiago eskatzen direnez, ospitaleko 1. solairuko eremu bat gaitu behar izan da, digestio-aparatuaren unitate berria kokatzeko. 2010eko azken hiruhilekoan jarri zen abian.

236 m²-ko azalera du unitateak, honela banatuak:

v Kontrol-/harrera-gela bat.

v Itxarongela bat

v Endoskopietarako sarrera-gela bat.

v Pazienteentzako aldagela/komuna

v 2 endoskopia-gela.

v Esnatzeko gela bat.

v 2 kontsulta.

v Komunak.

v Zabor-gela bat.

v Biltegi bat.

Obraren aurrekontua 69.265 € izan da, eta ekipamendu- eta altzari-dotazioa osatzeko endoskopia-dorre bat, 2 beso artikulatu, kolonoskopia bat, endoskopia-garbigailu bat eta klinikako altzariak erosi dira. Kopurua: 100.365 €.

4.Antolaketa-eredu berria

Iragan urtarrilaren 1etik Bidasoa azpi-eskualdea saileko ildo estrategikoetako baten adierazpide da, hain zuzen ere, Euskadin kronikotasunaren erronkari aurre egiteko estrategia osatzen duten proiektuen agertoki.

Urtearen hasieratik, Bidasoko Ospitaleko eta Irun eta Hondarribiko osasun-zentroetako profesionalak erakunde berri bateko kide dira, bi asistentzia-mailen arteko koordinazioa hobetzea helburu duena, hau da, lehen mailako arretaren eta arreta espezializatuaren artekoa, segurtasun kliniko hobea izan dadin, zainketek jarraipen hobea izan dezaten, gure baliabideak hobeto kudea daitezen, proba bikoiztasunik egon ez dadin eta maila batetik bestera arazoak konpondu gabeko pertsonak igarotzea saihestu dadin. Antolaketa-eredu berria da, inguruko herritarren osasun-beharrei erantzun hobea, eraginkorragoa eta emaitza hobeak emateko.

Proiektu hau garatzeak osasun-antolamendu integratuaren barruan Bidasoa eskualdean abian jarri diren beste ildo estrategiko batzuk babestea ere esan nahi du.

- Patologia asko dituzten pazienteei erantzun hobea ematera bideratutako asistentzia-jarraipeneko unitatea sortzea.

- Asistentzia-jarraipeneko unitatean sartutako osasun-antolamendu integratuko erizain bat jarraipena kudeatzera dedikatzea.

- Batzorde kliniko-asistentzial mistoak, lehen mailako arretako eta arreta espezializatuko profesionalez osatuak, hainbat alorretan aurrera egiteko, esaterako, pazienteen segurtasun klinikoan.

- Paziente aditua proiektua, Hondarribian.

- Herritarrak mailakatzea; dagoeneko egin da Kaiser piramideko goialdekoentzat (osasun-baliabide gehien kontsumitzen dituzten pazienteak), eta egiten hastear da erdialdean daudenentzat.

- Bidasoa osasun-antolamendu integratua izango da, gainera, GOBERNU ONAREN KONTSEILU AHOLKUEMAILEA hedatuko den erakundeetako bat; erakundeko Administrazioko Kontseiluaren funtzioak izango ditu, non udal-ordezkariek ere parte hartuko duten.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan