Berriak Lehendakaritza
Eu

Elkarrekin bonoen  deialdiak onartu dira, guztira 600.000 euro (Gobernu Bilera 2019-04-09)

2019.eko apirilak 09

Jaurlaritzaren Kontseiluak argi berdea eman dio gaur Elkarrekin Bonoen programan jasotako diru laguntzen hiru lerroak deitzeari aurten.

Zehazki, Elkarrekin Bonoen deialdia honako alor hauetako proiektuetarako onartu da: hezkuntza alorrekoetarako (350.000 euro), toki bizikidetzarako proiektuetarako (150.000 euro) eta herritarren partaidetzarakoetarako (100.000 euro).

Elkarrekin Bonoen programa 2014an jarri zen abian, bakea, giza eskubideak, indarkeria eza eta printzipio demokratikoak sustatzeko ahalegin gehigarri gisa. Horrela, irabazi asmorik gabeko erakunde baten eta ikastetxe baten, udaletxe baten edo herritarren parte-hartzearen esparruko erakunde baten artean sustatutako proiektuak lagunduko dira diruz.

Proiektu horiek ordaintzeko, Biktima eta Giza Eskubideen Zuzendaritzak bono sistema bat aurreikusi du, horiek kudeatzeko arduraduna baita zuzendaritza hori. Alegia, ekarpen ekonomiko bat egingo da, besteak beste, bakearen kulturari, giza eskubideei, adiskidetzeari edo gatazken konponbideari buruzko prestakuntza- edo dinamizazio-zerbitzuetan emandako eta justifikatutako ordu bakoitzeko.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko