Eu

Flandriako Gobernuarekin kontrastatu ditu Eusko Jaurlaritzak bere estrategia eta ekimenak Kultura eta Sormen Industrien eremuan

2019.eko apirilak 08

Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak, SPRIk eta Innobasquek osatutako Eusko Jaurlaritzaren ordezkaritza batek lan-misio bat izan du Flandriako Gobernuko zerbitzu desberdinekin Kultura eta Sormen Industrien (KSI) eremuan. Lan-misioaren helburua izan da xehetasunez ezagutzea Flandriako Gobernua KSIen eremuan bultzatzen ari den estrategia, baita Eusko Jaurlaritza garatzen ari den alderdiak kontrastatzea ere KSIen alde, ekintzailetzarekin eta berrikuntzarekin, eta Europako Espezializazio Estrategiarekin eta ZTBPrekin bat etorriz.

Eusko Jaurlaritzako Kulturako sailburuorde Joxean Muñoz; Innobasqueko Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako programen zuzendari Alaitz Landaluze; SPRIko Kluster arduradun David Fernández; eta Kultura eta Hizkuntza Politika saileko aholkulari Sabin Goitia; eta Camila de Epalza Azqueta, Euskadiren Ordezkaritza teknikaria;  han izan dira eta bilerak egin dituzte Flandriako Gobernuko berrikuntzaren eta ekintzailetzaren Agentziako klusterretako arduradunarekin, baita Flandriako Gobernuko Kultura eta Sorkuntza Industrietarako Flanders DC/Agentziako koordinatzaileekin ere. Bi bileretan, euskal ordezkaritzak Eusko Jaurlaritza burutzen ari den ekintzak aurkeztu ditu kulturaren eta sormenaren sektorea indartzeko eta horren inguruan estrategia bat landu ahal izateko, baita Eusko Jaurlaritzako kulturaren, enpresaren eta berrikuntzaren eremuko politika publikoen lerrokatze bat ere helburu hori lortzeko.

Nabarmentzekoa izan da Kultura eta Sormen Industrietarako Flanders DC Flandriako Agentziako arduradunekin izandako lan-jardun emankorra, baita kontraste-lana ere. Flanders DCko arduradunek oso gertutik jarraitu dute KSI Berritzaile ekimena, Kultura Sailak bultzatua, eta goraipatu egin dute Eusko Jaurlaritzako kultura/berrikuntza/enpresa baterako lana, adibide bat beraientzat. Lan-misio hau posible izan da Eusko Jaurlaritzaren Bruselako ordezkaritzaren lanari esker.

Eredugarri Europan

Kulturako sailburuorde Joxean Muñozek nabarmendu duenez, “Flanders DCren interesak, ezagutzak eta haiekin ditugun lan-loturek aukera eman digute haiekin zuzenean elkarrizketan aritzeko eta haiekin kontraste-lana egiteko”. “Beren ibilbidearen eta esperientziaren xehetasunak eman dizkigute, Kultura eta Sormen Industrien eremuan eskualde eta nazioarte mailan aplikatzen ari diren estrategiaren inguruan. Flandria adibideetako bat da Europa mailan, eta Euskadi elkartzen ari da Europako bazkideen liga horretara Europako Batzordearekin, gure kide europarrekin eta koordinatzen dugun RICC/Regional Iniative for Culture and Creativity sarearekin batera Europan bultzatzen ari garen lanari esker, baita koordinatzen ari garen CREADIS3 europar proiektuari esker ere”, adierazi du.

Lankidetza-etapa berri honi esker elkarrizketa etengabea dago Eusko Jaurlaritzaren eta Flandriako Gobernuaren artean, eta horrek ahalbidetu egiten ditu epe labur eta luzeko ekimenak eta ekintzak. Kultura eta Sormen Industrien eremuan 2015ko ekainan sinatutako Euskadi/Flandria Lankidetza Hitzarmenean identifikatutako lehentasunetako bat da. Bestalde, Kultura eta Sormen Industriak aukera-nitxo gisa identifikatu dira Espezializazio Adimendunaren Euskal Estrategia/ZTBPn.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak