Eu

Tapia: "Gaur sinatu den hitzarmenak Europan herri industrial sendoagoa izaten lagunduko digu"

2019.eko apirilak 08

Eusko Jaurlaritzaren Ekonomiaren ekonomikoa eta Azpiegituren sailburuak, Arantxa Tapiak parte hartu du Akitania Berriaren eta Tecnaliaren arteko lankidetzarako Hitzarmenaren sinaduraren ekitaldian, non lankidetza honekin euroeskualde osoaren lehiakortasunari lagunduko zaion.

Tecnalia-k bulego berria zabalduko du Bordelen hitzarmenaren konpromisoei ekiteko. Landuko diren gaien artean, industria 4.0, energia berriztagarriak, zibersegurtasuna, eta osasun-zahartzaroa izango dira. Proiektu zehatzen bitartez, Akitaniako enpresen erronka teknologikoei erantzutea da asmoa eta horretarako, bertako zentro teknologikoekin lankidetza ekimenak adostuko dira. Halaber, eragile ezberdinekin ekimen publiko-pribatuak bultzatu ahal izango dira, bi eskualdeentzat interes bereziko gai direnean Akitania Berriko gobernuaren eta Eusko Jaurlaritzaren babesarekin.

Tapia sailburuak Euskadiko berrikuntza estrategia azaldu du, Espezializazio Adimentsua eta Teknologia, Zientzia eta berrikuntza Sarearen berrantolaketa aipatuz. Guztiaren helburua esan du “ikerketak enpresa ehunarengan eragina handiago izatea da, eta azken finean, Europan Euskadi herri industrial sendo eta erreferente izatea”.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
Beste gonbidatu batzuk
  • Alain Rousset (Akitania Berriko Eskualde Kontseiluko presidentea); Emiliano Lopez Atxurra (Tecnaliako presidentea); Gérad Blanchard (Akitania Berriko Eskualde Kontseiluko presidenteordea); Iñaki San Sebastian (Tecnaliako zuzendari orokorra)