Berriak Osasuna
Eu

Osateken Euskararen erabilera Normalizatzeko lehen Planaren helburua pazienteen hizkuntza eskubideak bermatzea eta euskara lan hizkuntza izatea da

2019.eko apirilak 08

2018aren amaieran Plana onetsi zenetik, abenduaren 3an, Osatekek euskara-batzordea eratu du, hizkuntza-normalizaziorako zerbitzua, eta dokumentuak itzultzen eta estandarizatzen hasi da

 

Osateken euskararen ahozko eta idatzizko erabileraren normalizazioan aurrera egitea, erabiltzaileen hizkuntza-eskubideak bermatzeko eta euskara ere lan-hizkuntza izateko. Hori da Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren mendeko sozietate publikoak urte-hasieratik ezarrita duen 2018-2022rako Osateken Euskararen erabilera Normalizatzeko lehen Planaren helburu nagusia. 

Nekane Murga Osasun sailburua, gaur, Josu Llano Osatekeko zuzendari gerentearekin batera, Eusko Legebiltzarraren Osasun Batzordean agertu da norberak eskatuta, plangintza estrategikorako tresna horren edukia azaltzeko, izaera horretako lehen tresna berezia Osateken.

Azaldu duenaren arabera, plana hiru printzipio osagarritan oinarritzen da: pazienteen hizkuntza-eskubideak errespetatzea, Osatekek ematen duen zerbitzuaren kalitatea hobetzea eta progresibitatea. Premisa horiek oinarri hartuta, zenbait helburu zehatz zehazten ditu eta, Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak VI. plangintza-aldirako ezarritako irizpide orokorrekin bat etorriz, besteak beste planaren indarraldia amaitzean, 2020ko abenduan, Osatekek ahozko eta idatzizko harremanetan pazienteen hizkuntza eskubideak % 100ean errespetatu eta bermatzea.

Iazko urte-amaieran onetsi zenetik, Osatekek zenbait neurri ezarri ditu, Euskararen Erabilera Normalizatzeko Planaren esparruan (2018-2022): euskara-batzordea eta hizkuntza-normalizazioa sortzea, langileei Planaren berri ematea, dokumentuak itzultzen eta estandarizatzen hastea etab.

Osasun sailburuaren hitzen arabera, beste aurrerapauso bat gehiago da, euskal osasunaren hizkuntza-normalizazioaren pixkanakako prozesu iraunkorrean, gizarteari erantzuteko. Aurrerapen horren meritua euskal osasun-zerbitzu publikoko profesionalen ahaleginaren eta konpromisoaren ondorio da; Osakidetzaren kasuan, horren bidez, beren plazako hizkuntza-eskakizuna betetzen duten langileen ehunekoa azken hamabost urtean seikoiztu egin da, lehen % 7,6 zen eta, orain, % 46,6.

Osatek, 25 urtetik gorako ibilbidean, pertsonen eta beren osasunaren zerbitzura jarritako teknologiaren paradigma bilakatu da. Mende laurden honetan, Osatekek 1.500.000 pertsona ingururen erresonantzia magnetikoaren bidezko diagnostikorako lagundu du, eta, hori dela eta, Euskadi erreferente bilakatu da irudi bidezko diagnostikoaren eremuan.

 

2019ko apirilaren 8a

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko