Eu

Artolazabalek, Legebiltzarrean, “Eusko Jaurlaritzaren politiketatik gazteriari emandako bultzada” nabarmendu du

2019.eko apirilak 05
  • Mendekotasuna: “Euskadik egoera ahulean dauden pertsona askori erantzuten dien gizarte-zerbitzuen sistema aurreratua du”

 

VG 05 04 19

Beatriz Artolazabal Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuak, gaur goizean, Eusko Legebiltzarrean, honako hau azaldu du: “prestakuntza dela eta, euskal gazteen okupazioak gora egiten du egindako ikasketa-mailarekin.  Lan egiten duten gazteen ehunekoa handiagoa da goi-mailako ikasketak dituztenen artean: unibertsitate-ikasketak eta goi-mailako gradua. Ehuneko hori txikiagoa da, bigarren mailako ikasketak -batxilergoa edo erdi mailako gradua- egin dutenen edo derrigorrezko ikasketak bakarrik dituztenen artean. Eusko Jaurlaritzak gazteriarentzat garatzen dituen planak emaitzak izaten ari dira”.

 

Beatriz Artolazabalek Euskal Ganberan egin den osoko bilkuran zehaztu duenez: “prestakuntza-mailaren inguruko adierazleak positiboak dira; izan ere, Euskadik 2020rako Europarako Estrategian ezarritako helburutik beherako eskola uztearen tasa du, helburua % 10etik beherakoa izatea zen eta Euskadin adierazlea % 7an dago.  Euskadin 30 eta 34 urte bitartekoen % 55ek goi-mailako ikasketak ditu, eta 28en Europan 39,9koa da adierazlea. Beraz, trebakuntza handiko gazteak ditugu. Gainera, aztertutako datuen arabera, Euskadin gazteak lanean ari ez badira, ikasten ari dira, eta horrek enplegu-aukerak dakartza”.

 

Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuaren iritziz, “gazte enpleguaren kalitatea hobetzen jarraitu behar da, eta lan-ezegonkortasuna murrizten, eta hala egiten ari gara. Bidea dugu egiteko, argi dago, baina egin dugun bide guztia ere aintzat hartu beharrekoa da. Gazteria lehentasun bat da guretzat. Gaur, 2019an, euskal gazteria Europako gazteria aurreratuenaren parekoa da. Gure gazteriak pisua murrizten du biztanle-piramidean, derrigorrezko mailen gainetik ikasten du, geroago emantzipatzen da, osasun ona du eta gizarte-partaidetzarekin eta boluntariotzarekin du konpromisoa”.

 

Ebaluazioa

“Ahalegina egin da lan-ildo horiek guztiak Nazio Batuek ezarritako 2030erako Garapen Jasangarrirako Helburuekin bat etortzeko. Badakigu krisiak eragin zuzenagoa izan duela gazteen kolektiboan, eta kirisialdiaren ondoko egoera orain arte ezagutu ditugunez bestelakoa izango dela. Hori dela eta, etengabe ari gara abiarazten diren neurrien ondoriozko emaitzak ebaluatzen eta berrikusten eta, horrela, berregokitu egiten ditugu, beharrezkoa den kasuetan”, esan du sailburuak.

 

Datuak positiboak dira, baina errealitatea 2008. urtekoaz bestelakoa izango da. Erronka bat dugu, diseinatzen ditugun neurriak errealitate berri horretan eraginkorrak izatea.  Enpleguaren ikuspuntutik, gazteetan langabezia-tasak, nahiz eta behera egin, ikusten dugu oraindik ez duela behera egiten guk nahi beste”, esan du Artolazabalek.

 

Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuak emandako datuen arabera, “2018. urtearen amaieran langabezia-tasa % 15,5ekoa izan da 16 eta 29 urte bitarteko gazteetan. 30 eta 34 urte bitarteko adin-taldean, 2018an, langabezia-tasa % 13koa izan da.  Euskadi gazteetan langabezia-tasa baxuena duen autonomia-erkidegoetako bat da.  Bestalde, iraupen luzeko langabezia-tasak langabezia-egoeran elkarren segidako hamabi hil baino gehiago daramatzaten 16 eta 29 urte bitarteko biztanle aktiboen ehunekoa adierazten duenak, erdira egin du behera 2015aren eta 2018aren artean. 2015ean, tasa % 10,7koa zen eta, 2018an, % 5ekoa. Erdia baino gehiago hiru urtean”, esan du.

 

Arreta mendeko pertsonentzat

Artolazabalek Legebiltzarrean euskal gizarte-zerbitzuek zenbait txosten profesionaletan duten prestigioa nabarmendu du. “Txosten horietan Euskadik puntuazio altua izateak eta mendekotasunaren arreta onaren rankingean lehen postuetan egoteak euskal erakundeek duten konpromisoa agerian uzten dute”, esan du.

 

“Ez da autokonplazentzia kontua; izan ere, badakigu aurretik hobetzeko lan handia dagoela egiteko.  Sendo ari gara lanean gobernamendu soziosanitarioan, egoitzen dekretu berrian, historia soziosanitarioan eta telelaguntzan. Bidea dugu egiteko, baina dagoeneko ere bide luzea egin dugu. Zenbait erakunde autonomikotako ordezkariak Euskadira etorri dira, euskal eredua ezagutzera, beren erkidegoan ezarri ahal izateko. Jakina, hobetzeko marjina dugu, eta horretarako lan egiten dugu sendo egunero. Euskadik egoera ahulean dauden pertsona askori erantzuten dien gizarte-zerbitzuen sistema aurreratua du", esan du Artolazabalek.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak