Eu

Ernesto Sainz-Lanchares: “Ijitoena da Europako gutxiengo handiena, eta Euskadin gizarte-finkapena gero eta handiagoa da, kolektiboko gazteek ikasketen eta prestakuntzaren inguruko gero eta interes handiagoa dutelako"

2019.eko apirilak 07
  • Apirilaren 8a, Ijitoen Herriaren Nazioarteko Eguna

VG, 07 04 19

Gaur goizean, Ijitoen Herriaren Nazioarteko Egunaren bezperan -bihar baita, astelehenean, apirilaren 8an-, Ernesto Sainz Lanchares Eusko Jaurlaritzako Familia Politikako eta Aniztasuneko zuzendariak honako hau esan du: “ijiitoena da Europako gutxiengo handiena, eta Euskadin gizarte-finkapena gero eta handiagoa eta positiboa da, batik bat beren erakundeen borondateari esker, kolektiboko gazteek, lan- eta gizarte-ingurunean bidea zabaltzeko orduan, ikasketen eta prestakuntzaren inguruan gero eta interes handiagoa izatea sustatzen dutelako”

 

Sainz Lancharesek “Europar Batasuneko herrialde batzuetan entzun diren muturreko diskurtso batzuk” gaitzetsi ditu, eta “euskal gizartearen izaera irekia, solidarioa eta inklusiboa” goraipatu du. Gure balioak defendatzen ditugu, tratu-berdintasuna gutxiengo guztientzat errealitatea izateko eta bertan ijitoen komunitateek beste edozeinek dituen eskubide, betebehar eta aukera berak eduki ahal izateko”.

 

Ijitoen Herriaren Nazioarteko Egunak aukera dakar ijitoen kolektiboen integrazioa hobetzeko, eta oraindik bide luzea dago egiteko, ijitoen komunitateek beren ahalmena aprobetxatu ahal izateko.

Ijitoena Europako gutxiengo handiena da; sei milioi Europar Batasunean bizi dira eta lau hedapenaren eskualdean (Montenegro, Serbia, Ipar Mazedonia, Albania, Bosnia eta Herzegovina, Kosovo eta Turkia).

 

Europako integrazioa

Europako Batzordeak 2011tik 2020ra bitarteko Ijitoen Integrazio Estrategien Europaren Esparruaren inguruan oraintsu egin duen ebaluazioak EB osoan ijitoak integratzeko estrategiak nola aplikatu diren aztertu du. Ijitoen gizarte zibila ikuskatzeko proiektu pilotuak hobekuntza positibo batzuk erakusten ditu, batik bat hezkuntzaren eremuan, baina oraindik lan handia dago egiteko, diskriminazioaren aurka borrokatu eta ijitoen komunitateen gizarte- eta ekonomia-inklusioa sustatzeko. EBren ekintzak balio erantsia ekarri die ijitoak integratzeko politika nazionalei eta aplikazioa politikaren, finantzaren eta gobernamenduaren dimentsioen bitartez.

 

Batzordeak erromanien komunitateen inklusioa bultzatzen du, zenbait proiekturen eta finantzaketaren bidez. - Kohesio Politika: 2021-2027 aldirako Europako Gizarte Funtsa Plus berriaren Batzordearen proposamenaren helburu zehatz bat baztertutako taldeen gizarte-inklusioa sustatzera bideratuko da. Eskualde Garapeneko Europako Funtsak jarraituko du azpiegiturak sustatzen, umeen zaintzaren, osasun-arretaren, gizarte-laguntzaren, hezkuntzaren eta etxebizitzaren arloan.

 

Haurren Eskubideen aldeko Europako 12. Foroan, ume ijitoen egoerari buruzko azterlan bat aurkeztu zen. Bertan, ijitoen integrazioan parte hartzen duten guztientzako gomendioak jaso dira, alegia, Europar Batasunarentzat, estatuetako, autonomietako, eskualdeetako eta tokiko gobernuentzat, GKEentzat eta beste erakunde eta dohaintza-emaile batzuentzat.

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak