Berriak Segurtasuna
Eu

ERTZAINZA ETA INMIGRAZIOARI BURUZKO JARDUNALDIA

2019.eko apirilak 05

Ertzaintzako 140 buruzagi eta agentek INMIGRAZIOA ETA ERTZAINTZA jardunaldian parte hartu dute gaur goizean Zarauzko MODELO ANTZOKIAN egin den Jardunaldian. UPV-EHU-ko Giza esbubideen eta Botere Publikoen UNESCO Katedrak Segurtasun Departamentuarekin hitzartutako akordioaren baitan kokatzen da ekimena.

Ekitaldiaren sarreran, Ertzaintzaren Zuzendariak, Gervasio Gabirondok, giza-eskubideekiko betebarra eta konpromisoa gogorarazi du Ertzaintzari dagozkion lege, arau eta balio estrategikoetan nola jasota dagoen pausoz-pauso azalduz eta gaurkoa bezalako ekitaldiek Ertzaintzako buruzagi eta agenteen formazioan dauka garrantzia azpimarratu du.

Ondoren, Jon Mirena Landak, UPV/EHUko  Giza esbubideen eta Botere Publikoen UNESCO Katedrako zuzendariak EUSKAL POLIZIA ETA GIZA ESKUBIDEAK GAIAZ hitz egin du.

Jarraian, beste bi hitzaldik osatu dute gaurko formakuntza ekitaldia: Ikuspegi, Inmigrazioaren Euskal Behatokiko Zuzendariak, Gorka Morenok, INMIGRAZIOARI BURUZKO PERZEPZIOAK ETA ERREALITATEAK gaia jorratu du eta Pablo Pascualek, BILTZEN Elkarteko legelariak,  ESTRANJERIAKO ATAL JURIDIKOA ETA INTEGRAZIO PROZESUAK EUSKADIN izan du hizketa gai.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak