Berriak Justizia eta Herri Administrazioa
Eu

Justizia eta Herri Administrazio Sailak dagoeneko badauka Facebookeko profila

2011.eko martxoak 18

Eusko Jaurlaritzako Justizia eta Herri Administrazio Sailak dagoeneko badauka Facebookeko bere profil propioa. Irekia edo sailaren web-orria bezalako bitartekoetan argitaratutako irudien eta berrien estetak jar daitezke tresna honetan eta, horrela, sailak Interneten duen presentzia areagotuko du eta jendeari aukera emango dio zuzendaritzetako jarduna neurri batean jarraitzeko.

Aste honetan, erreferentzia hauek guztiak sartu ditugu: laster egitekoa den Zerbitzu Publikoen Kalitateari buruzko Estatuko Konferentzia, Metapostak irabazi duen @sLAN saria, 'INprendedores' liburuaren aurkezpena, 'Aurrera' aldizkaria, Jaurlaritzaren bozeramalearen asteroko prentsaurrekoa, Dintel-ek Santanderren antolatutako Topaketa Sektore  Publikoarekin, Fundazioei buruzko ikastaroa eta gaur Tolosan inauguratuko den Gipuzkoa Encounter.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko