
Eusko Jaurlaritzak 24 etxebizitza babestu eta 60 zuzkidura-bizitoki eraikitzea sustatuko du Santurtzin
Iñaki Arriola Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako sailburuak eta Ricardo Ituarte Santurtziko alkateak Etxebizitza Saila San Juan de Rompeolasen babestutako etxebizitzak eraikitzeko egiten ari diren obrak bisitatu dituzte, obrak lehenbailehen hasteko auzoan bizi diren familia gehienekin ordezko etxebizitza bat adostu ondoren.
Honako hauek sustatuko ditu Etxebizitza Sailak:
• 24 etxebizitza sozial, alokatzeko
• 130 etxebizitza inguru, babes ofizialekoak
• 60 zuzkidura-bizitoki inguru hartuko dituen eraikin bat
• 20.000 metro koadroko eremu bat urbanizatuko du, faseka.
Finean, auzoa berroneratzeko eta birgaitzeko plan bat da, oso egoera txarrean eta irisgarritasun, azalera, eta enparauen aldetik inolako baldintzarik betetzen ez duten 180 etxebizitza eraistea aurreikusten baitu.
Kontuak horrela, jendeari ordezko etxebizitza eskaini behar zaio, eta horretaarako Santurtzin bertan 12 etxebizitza erosi ditu Eusko Jaurlaritza. Gainerako bizilagunei Eusko Jaurlaritzak alokatuko dituen etxebizitzak eskainiko zaizkie. Nolanahi ere, gehienak auzora itzuliko dira, behin eraikinak berriro altxatu eta auzoa berroneratutakoan.
Prozesua hasita dago, Jaurlaritzak zuzenean sustatutako 24 etxebizitza sozialak eraikitzen hasita daude, eta urbanizazio-obrak kontratatuta.
24 etxebizitza sozial, alokatzeko eta ordezko etxebizitza gisa eskaintzeko.
4 atari
- Logela 1eko 4 etxebizitza. Batez besteko azalera: 53 m2 erabilgarri
-2 logelako 17 etxebizitza Batez besteko azalera: 63 m2 erabilgarri
-3 logelako 3 etxebizitza. Batez besteko azalera: 72 m2 erabilgarri
- Obren hasierako kostua: 3,8 milioi euro
- Eraikitako azalera: 680,76 m2
- Gaur egun, lurren ingurumen-konponbidearen 2. fasean ari dira.
- Obren hasiera: 2010eko uda
- Obrak amaitzeko aurrez ikusitako data: 2012ko udaberria
- Energiaren kontsumoaren aurrezpena: eguzki-panelak eta fatxadaren portaera termiko eta akustikoaren hobekuntza, zubi termikoa kenduta (fatxada aireztatua)
Ekipamendua:
Sukaldeetako altzariak (goiko eta beheko moduluak) eta elektrotresnak jarrita datoz (bitrozeramika, hozgailua, ke-kanpaia, harraska, labea, eta garbigailua).
ERANSKINAK: 24 autorentzako aparkalekuak eta 24 trasteleku
60 zuzkidura-bizitoki, alokatzeko eta aldi baterako ordezko etxebizitzetarako
-2 bizitoki, mugikortasun urrikoentzat. Batez besteko azalera: 52 m2 erabilgarri
- Logela bateko 44 bizitoki. Batez besteko azalera: 35-40 m2 erabilgarri
-2 logelako 14 bizitoki. Batez besteko azalera: 48-55 m2 erabilgarri
- Obren hasierako kostua: 4,6 milioi euro
- Eraikitako azalera: Bizitokiak: 2.669,02 m2 Lokalak: 524,06 m2
- Gaur egun oinarrizko proiektua idazten ari dira
- Obraren hasiera: 2012ko amaiera – 2013ko hasiera
- Obrak amaitzeko aurrez ikusitako data: 2015
- Energiaren kontsumoaren aurrezpena: Eguzki-energia, zoru bero-emailea, berokuntza-sistema zentralizatua eta aireztapen gurutzatua
Ekipamendua:
Sukaldeetako altzariak (goiko eta beheko moduluak) eta elektrotresnak jarrita datoz (bitrozeramika, hozgailua, ke-kanpaia, harraska, mikrouhin-labea).
Denentzako zerbitzuak:
Ikuztegia, bilera-aretoa eta bizikleten aparkalekua.