Berriak Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioak
Eu

Eusko Jaurlaritzak 400 etxebizitza babestu eraikitzea eta 222 etxebizitza birgaitzea sustatuko du Sestaon

2011.eko martxoak 18

 

Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako sailburuak, Iñaki Arriolak, eta Sestaoko alkateak, José Luis Marcos Merinok, Etxebizitza Saila Sestaoko Galindo ibarreko La Puntan eraikitzen ari den lehenengo 328 etxebizitza babestuen eraikuntza-lanak bisitatu dituzte.

Egitasmoak, guztira hiru jarduketa hartzen baititu, 44,4 milioi euro kostatuko da, eta datozen hiru urteetan burutuko da, bai oin berriko eraikinak eginez, bai lehendik dauden etxebizitzak birgaituz.

Jarduketak

1. La Punta

Orain arte Sestaon egin diren proiektuetatik handiena da.

Joan zen abenduan, lehenengo makinak sartu ziren etxebizitzak eraikiko diren orubean, lursaila egokitzeko -garbiketa- eta urbanizazio-lanak–; orube horretan eraikiko dira lehenengo 328 etxebizitzak. Oso proiektu konplexua da, eta erakundeen arteko lankidetza estua behar da.

Lehenengo faseko urbanizazio-lanak hastearekin batera, oraindik ere euren jarduera Galindo ibaiaren ertzean garatzen duten dozena erdi enpresak lekuz aldatzeko prozesuari ere hasiera emango zaio. Prozesu horretan, konponbidea lortzeko lan egingo da, negozio horiek euren jarduerari eta enpleguei eustea ahalbidetzeko.

La Punta Sestaoko zabalgune berria izango da. Eskaera hori aspaldikoa da, eta, hori lortzeko, Sestaok espazio berriak garatuko ditu, bere hazkundea sendotzeko. “La Punta” proiektuak, osatua dagoenean, mota guztietako ekipamenduak, berdeguneak eta ibaiaren albotik joango den pasealekua izango ditu.

Visesak, Galindo ibarrean, honako hauek eraikiko ditu: babes ofizialeko 210 etxebizitza, alokatzeko 58 etxebizitza sozial, eta 60 etxebizitza tasatu, guztiak atxikitako garajearekin eta trastelekuarekin. Dagoeneko proiektuan dago.

  • Lanen hasierako kostua: 28.700.000 €
  • Lurzatiaren azalera: 6.950 m2
  • Gaur egun, lurzoruen ingurumen-konponbidearen 2. fasea egikaritzen ari da.
  • Lizitazioa: 2011ko apirilaa
  • Obraren hasiera: 2011ko iraila
  • Obrak amaitzeko aurrez ikusitako data: 2013ko amaiera
  • Etxebizitzak entregatzeko aurreikusitako data: 2013ko amaiera eta 2014ko hasiera

2. TXABARRI BIA-ko 1. EU – El Sol

Udalerriaren beheko aldea lehengoratzea da asmo nagusiaa, zehazki Txabarri-El Sol birgaitze integratuko arean (1. EU egikaritze-unitatean).

Alde honetan egingo den esku-hartzearen oinarrizko xedea honakoa da: auzoa etxebizitza babestu gehiagoz hornitzea, hiri-bilbea eta hiri-zerbitzuak hobetzea, eta ibilgailuak aparkatzeko baldintzak hobetzea.

Sustapenaren ezaugarriak:

  • Sustapena: 44 etxebizitza sozial alokatzeko eta ordezko etxebizitza gisa eskaintzeko

- Logela 1eko 6 etxebizitza Batez besteko azalera: 46 m2 erabilgarri.

- 2 logelako 24. Batez besteko azalera: 59 m2 erabilgarri.

- 3 logelako 14.  Batez besteko azalera: 82 m2 erabilgarri.

  • Lanen hasierako kostua: 7.654.774,32 €
  • Azalera eraikia: 7.347,27 m2
  • Gaur egun, lanak adjudikatzeko fasean dago.
  • Lizitazioa: 2011ko apirila.
  • Obraren hasiera: 2011ko uda
  • Obrak amaitzeko aurrez ikusitako data: 2013ko uda
  • Etxebizitzak entregatzeko aurreikusitako data: 2013ko amaiera eta 2014ko hasiera
  • Energia-kontsumoaren aurrezpena*:
  • Eranskinak: 54 aparkaleku-plaza eta 44 trasteleku.

Ekipamendua:

Sukaldeetan altzariak jarrita datoz (goiko eta beheko moduluak), eta ekipatuta daude (bitrozeramika, hozkailua, ke-kanpaia, harraska, labea, garbigailua).

Abenduaren 25eko 18.ean zegoen eraikina hilaren 9an hasi ziren eraisten, eta bukatutakoan, 44 etxebizitza berri eraiki ahal izango dira bertan, amaitutakoan, auzoko beste bizilagun batzuri ordezko etxebizitza eskaintzeko baliatuko direnak. Horrela, beste prozesu bati emango zaio hasiera, eta, prozesu horretan, etxebizitza berriek antolamenduz kanpoko eraikinetako auzokoak hartuko dituzte, eta, eraikin horiek birgaitu egin dira edo berriak eraiki.

Fluxu bikoitzeko aireztapen mekanikoa, beroa berreskuratzeko gailuekin*

Ur bero sanitarioaren eskariaren % 41 (indarrean dagoen araudiak ezarritako % 30a baino gehiago) ematen duten eguzki-panel termikoak.

Errendimendu handiko kondentsazio-galdara.

Orientazioen optimizazioa (koltxoi termikoa: alde hezeak iparralderantz eta egongelak hegoalderantz). Termostato programagarriak etxebizitzetan.

Eraikinaren inguratzailearen isolamendua, % 65 handitua erreferentziazko eraikinari dagokionez.

Atmosferara eginiko C02ren emisioak erdira murriztu dira, erreferentziazko eraikinari dagokionez.

Argiztapen-sistema efizienteak: presentzia-detektagailuak eta kontsumo txikiko argiak.

Argi naturala komunetan.

Berritzea:

Txabarri kaleko 33, 35 eta 55 zenbakietakoen ordez oin berriko eraikinak egingo dira, 28 etxebizitza babestu hartuko dituztenak, eta Eusko Jaurlaritzak 1,4 milioi euro bideratuko ditu horretarako.

Birgaitzea:

Laster beste ahalegin ekonomiko handi bat, 1,8 milioi eurokoa, egingo dugu eraikin historiko baten birgaitze integrala burutuko baitugu. Txabarri kaleko 25, 27, 29 eta 31 zenbakiak hartzen ditu eraikinak, eta guztira 46 etxebizitza dira. Une honetan eraikuntza-proiektua garatzen ari dira.

Horretaz aparte, beste 176 etxebizitzari eragiten dieten birgaitze integral nahiz partzialeko beste egitasmo batzuk daude, eta horietarako guztira 6.3 milioi euro bideratuko dira diru-laguntzatan.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Beste gonbidatu batzuk
  • Iñaki Arriola, Consejero de Vivienda, Obras Públicas y Transportes, y José Luis Marcos Merino, alcalde de Sestao,