Berriak Osasun eta Kontsumoa
Eu

Arabako Unibertsitate-Ospitalea itxura hartzen doa

2011.eko martxoak 18

Eraikin berria etorkizuneko Arabako Unibertsitate Ospitalearen lehenengo adierazpen fisikoa eta funtzionala izango da

Aurtengo apirilean hasiko dira eraikin berriaren lanak y 2013ko ekainean amaitu. Gasteizko kanpo-kontsulta guztiak zentralizatuko ditu. Kalkuluen arabera, urteko 460.000 zita mediko inguru egitea espero da, eguneko 1.800 kontsulta inguru.

Etorkizuneko Arabako Unibertsitate Ospitalea datorren apirilean hasiko da eraikitzen. Gasteizko kanpo-kontsulta guztiak biltzeaz gainera Erizaintza Kontsultak, Kirurgia Plastikoa, Genetika edota Ugalketa bezalako espezialitate berriak barne hartuko ditu eraikin berriak. Gainera, ez dira lekualdatzerik egin beharko. Eraikin berriak paziente, senide edota zaindarien eguneroko joan-etorriak jaso beharko ditu. Kalkuluen arabera, urteko 460.000 zita mediko inguru egitea espero da, eguneko 1.800 kontsulta inguru. Jende kopurua 3.500-4.000 lagunekoa izango litzateke, kontsulta arloko profesionalak zenbatu gabe. Plan funtzionala eta proiektu arkitektonikoaren bitartez, jardueran eta konponbidean autonomia maila handienak lortu daitezke. Pertsonak (pazienteak, senideak eta profesionalak ere), alderdi bi horien ardatzak dira.

Eraikin berriaren berri eman dute gaur Gasteizen Jesús María Fernández, Osasun sailburuordeak eta Julián López Gil, Osakidetzako zuzendariak.

Pazientearen beharrizanak eraikin berean konpontzen dira, baita solairu berean ere, bestelako asistentzia-baliabideetara joan behar gabe. Pazienteak beren izapide administratiboak konponduta dituztela aterako dira kontsultetatik. “Espainiako ospitaleen ligako lehen mailan jolastu nahi dugu”, adierazi du sailburuordeak.

Eraikin berriaren lanak maiatzan hasiko direla iragarri du Osakidetzako zuzendariak , baita 2013ko ekainean burutuko direla ere. Lanen aurrekontua 16.510.000 eurokoa da.

 

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Beste gonbidatu batzuk
  • Viceconsejero de Sanidad, Jesus María Fernández; director general de Osakidetza, Julián Pérez Gil; director de Asistencia Sanitaria de Osakidetza, Eduardo Gárate; coordinador del plan funcional del Hospital Universitario de Álava, Alberto Manzano