Eu

Beatriz Artolazabal: “Euskadiko Elikagaien Bankuetako boluntarioek gizarte-garapenean laguntzen dute; izan ere, oraindik, Europako ingurunean, beharrizaneko espazioak daude”

2019.eko apirilak 05

 

  • Euskadiko Elikagai Bankuen Federazioaren Batzar Orokorra
  • “Gabonetan, eskola-ume askok beren bizitzetako lehen boluntariotza-ekintzan parte hartu zuten; elikagaiak batu eta, horrela, gure seme-alabek elkartasunaren lehen atea ireki zuten”

VG 05 04 19

Beatriz Artolazabal Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuaren hitzen arabera, “Euskadiko Elikagaien Bankuetako boluntarioek gizarte-garapenean eta guztiontzako ongizatean laguntzen dute; izan ere, oraindik daude, Europako ingurunean, beharrizaneko espazioak, eta Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako boluntarioek ongi ezagutzen dituzte”.

Vitoria-Gasteizko udaletxeko harrera-aretoan egin den erakunde-ekitaldian, Gorka Urtaran alkateak eta Daniel Fernández Euskadiko Elikagaien Bankuen Federazioko presidenteak hitz egin dute eta, ekitaldiaren ondoren, Beatriz Artolazabalek Euskadiko Elikagai Bankuen Federazioaren Batzar Orokorraren irekieran parte hartu du, Goiuri Jauregian.

“Zuon lanaren eta entregaren bidez, gure gizartea bidezkoagoa izan dadin laguntzen duzue. “Bizitza gehiago gozatzen da partekatzen denean” lema duzue Jundizen Elikagai Bankuaren instalazioetan eta Euskadiko gainerako lekuetan. Eta bizitza hori askoz ere gehiago gozatzen da, elkartasun horrek gizarte kohesionatuagoa, humanoagoa eta bidezkoagoa dakarrenean”, esan du Artolazabalek.

Sailburuak esan du gero eta gehiago direla “zuon arreta jasotzen duen beharrizanaren inguruko kontzientzia hartzen duten pertsonak eta enpresak. Zehazki, gaur, ostiralean, elikadura-kate handi bateko supermerkatuek egiten dute eta, duela aste batzuk, Vitoria-Gasteizko Ariznabarra egoitzak; egoitza horrek bertako egoiliar, langile eta familiartekoen bidez bultzatu zintuzten. Gabonen aurreko egunetan, pertsona asko murgildu ohi dira ekimen horretan Euskadi osoan”.

“Gaur ikastola, institutu eta ikastetxeetako eskola-umeek horietako hezkuntza-arduradunekin batera bilketa horien bidez betetzen duten eginkizuna nabarmendu nahi dut; beren bizitzetako lehen boluntariotza-ekintza da. Horrela, zuon seme-alabek elkartasunaren lehen atea irekitzen dute”, esan du Artolazabalek.

 

Hurbil

“Zuon helburua, Eikagaien Bankuan, pertsona edo familia batek egoera ekonomiko baten ondorioz elikagairik ez izateak dakarren bazterketa-moduarekin amaitzea da. Kontatu diguzue eta ikusi dugu: nahiz eta sinestea zail egiten zaigun: hori hemen gertatzen da, oso hurbil, eta batzuetan begiak ixten dituela ematen duen Europako gizarte aurreratu honen erdian”, esan du.

Artolazabalek ekimena goraipatu du, eta esan du Elikagaien Bankuetako kideek arindu egiten dutela, “zati batean, bazterketa-, langabezia- eta pobrezia-arazo hori, elikagaiak eta lehen mailako beharrizaneko beste artikulu batzuk erakarri, bildu eta eta laguntza-zentroetan eta beharrizana duten pertsonen artean banatuz.

Euskadiko Elikagaien Bankuetatik, Nazio Batuen Garapen Jasangarrien inguruko 17 Helburuetako batzuk lortzeko lan egiten duzue, gizarte-, ekonomia- eta ingurumen-eremuetan.

100.000 familiak hilero Euskadiko hiru elikagai-bankuen arreta jasotzen dute, jateko. Euskadi elikagaien bilketan kilo gehien batzen duen autonomia-erkidegoa da; bi milioi kilo, azaroko zenbait egunetan. Azken estimazioek erakusten dute munduan 815 milioi pertsona inguruk —bederatzitik batek baino pixka bat gehiagok— malnutrizioa jasaten zutela, 2017an. “Oraindik gure ingurunean beharrizaneko espazioak daude, eta zuok, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Elikagaien Bankuetako boluntariook, ongi ezagutzen dituzue. Zuen lanaren eta entregaren bidez, gure gizartea bidezkoagoa izaten laguntzen duzue”, esan die Artolazabalek Vitoria-Gasteizen batu diren Euskadiko Elikagaien Bankuetako kideei.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
Beste gonbidatu batzuk
  • Daniel Fernández, Gorka Urtaran, Marian Olabarrieta