Eu

Artolazabal, Uriarte eta Zupiria GaituzSporten sarien banaketan izan dira, ‘Gau Inklusiboa’ren IV. edizioan

2019.eko apirilak 04
  • Lide Amilibia Gizarte Politiketako sailburuordearekin eta Maite Alonso Hezkuntzako sailburuordearekin batera, besteak beste
  • Gipuzkoako Surf Federazioa; lehen mailako futboleko euskal klubak: Real Sociedad, Athletic Club de Bilbao, S.D. Eibar eta Deportivo Alavés; Kosta Trail karrera; Bidaideak Bilbao BSR saskibaloia gurpil-aulkian; eta Joxe Agirretxe eta Bizipoza izan dira 2019ko edizio honetan GaituzSport saria jaso dutenak
  • Hitzordua gaur izan da, Donostiako Kursaal Biltzar Jauregian

DSS, 19 04 04

Beatriz Artolazabal Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburua, Cristina Uriarte Hezkuntza sailburua eta Bingen Zupiria Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua, gaur gauean, ‘Gau Inklusiboa’ren IV. edizioan izan dira. Kirol Egokituko Euskal Federazioaren GaituzSport proiektuak antolatzen du, Eusko Jaurlaritzaren, Donostia / San Sebastiángo Udalaren, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Laboral Kutxaren laguntzarekin. Gala, aurten, Gipuzkoako hiriburuan izan da, zehazki Kursaal Jauregian, eta, bertan, 2019ko GaituzSport sariak banatu dira.

 

Sailburuekin batera, Lide Amilibia Gizarte Politiketako sailburuordea, Maite Alonso Hezkuntzako sailburuordea, Lucía Torrealday Hezkuntza Berriztatzeko zuzendaria eta Emilio Sola Gizarte Zerbitzuetako zuzendaria izan dira, Eusko Jaurlaritzaren ordezkari gisa. Halaber, Bakartxo Tejeria Eusko Legebiltzarreko lehendakaria, Markel Olano Gipuzkoako Diputatu Nagusia, Eneko Goia Donostia - San Sebastiángo alkatea eta Eider Mendoza Batzar Nagusietako presidentea ere izan dira, besteak beste. Porfirio Hernández GaituzSporteko eta Kirol Egokituko Euskal Federazioko presidentea izan da ekitaldiko buru, eta Óscar Terol aktoreak eta gidoilariak eta Alazne Etxebarria aktoreak zuzendu egin dute.

 

GaituzSport sarien bidez, pertsonek eta erakundeek jarduera fisikoaren eta kirolaren bidez gizarte inklusiboagoa, bidezkoagoa eta berdinzaleagoa lortzeko egiten duten lana aitortzen da. Edizio honetan, honako hauek aintzatetsi dira: Gipuzkoako Surf Federazioa; lehen mailako futboleko euskal klubak: Real Sociedad, Athletic Club de Bilbao, S.D. Eibar eta Deportivo Alavés; Kosta Trail karrera; Bidaideak Bilbao BSR saskibaloia gurpil-aulkian; eta Joxe Agirretxe ‘Porrotx’ eta bere Bizipoza proiektua.

 

Gainera, Mikel Izaguirrek ibilbideagatiko sari berezia jaso du, Gipuzkoan kirol egokitua eta inklusioa sustatzeko eskuzabaltasunez emandako 40 urte baino gehiagoko ibilbidea aintzatesteko. Izaguirrek, muskulu-distrofia badu ere, honako hauen sustatzaile da, besteak beste: Gipuzkoako Kirol Egokituaren Federazioa; INDAR Kirol Kluba, Gipuzkoako lehen saskibaloi-taldea gurpil-aulkian; MINDARA Kirol Egokituko Kluba Errenterian; eta alderantzizko inklusioaren proiektua, Hegalak Kirol Zentroa eta Hegalak Zabalik Fundazioa.

 

 

 

 

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak