Berriak Lehendakaritza
Eu

Pariseko Eskual Etxeko Batzar Nagusia

2019.eko apirilak 05

Pariseko Eskual Etxeako urteroko Batzar Nagusia 2019ko apirilaren 23an, larunbatarekin, izan da. Aurten, eta euskal etxe honen etorkizunari buruzko gogoeta bat elikatzeko, Zuzendaritza-Batzordeak jokabide berri bat sartu du eztabaida aurrera eramateko: zuzenki ematea hitza kideei. Hori dela eta, bi mahai inguruekin hasi da saioa goizean, eta bertan elkarteko 70 kidek hartu dute parte.

Landu diren gaiak ondorengoak izan dira:

  • Bazkidea zarenez gero, zer da zuretzat Pariseko Eskual Etxea? Zer espero duzu elkarteak egitea?
  • Nola hobe daiteke, zeure ustez, euskal etxe honek duen eragina bere inguruan?

Galdera horien ondorioz, aurrera eramaten ari da orain analisia: gertaera ugariena, ideiena, nahiena, eta baita huts egindako proiektuena ere. Analisia mesedegarria izango da Zuzendaritza Batzorderentzat, bide-orri bat zehazteko datozen urteetarako.

Horren ondoren, presidenteak eta diruzainak 2018 urteari dagozkion ekimenen txostena eta finantzena azaldu dituzte. Gero Batzarrak Zuzendaritza Batzordeko 7 kide berri aukeratu ditu. Hemendik aurrera zuzendaritza-organo horren zerrenda hauxe da beraz: Didier Abbadie, Sylvain Behoteguy, Corinne Bordalecou, Martial Chapet, Marie-Josée Chohobigarat, Julien Combes, Quentin Cuesta, Victoria Esteban, Jean Marie Guezala, Florence Griponne, Lorea Ibañez, Philippe Lartigue, Bernard Lhuissier, Arlette Oçafrain, Juan Salazar, Imanol Sallaberry, Mikaël Treilhaud Daramy, eta Thierry Vercambre. “Prest gaude Zuzendaritza Batzordea gaztetzeko”, adierazi dute biltzarrean parte hartu dutenek.

Hurrengo pausua izango da presidente, presidenteorde eta diruzain izateko pertsonak aukeratzea lau urteko agintaldietarako.

Azkenik, bilera amaitu da omenaldi eta txalokada luze bat eskainiz Sébastian Dagerrentzat, 8 urtetan Pariseko Eskual etxeko presidentea izan baita bera.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak