Berriak Lehendakaritza
Eu

Biktimak aintzatesteko eta haiei ordaina emateko bidea gaur irekitzen dela azpimarratu du Jonan Fernándezek

2019.eko apirilak 04

1978 eta 1999 artean Euskal Autonomia Erkidegoko motibazio politikoaren testuinguruan giza eskubideen urraketen biktimak aintzatetsi eta haiei ordaina emateko lege Proposamena baloratu du Giza Eskubide, Bizikidetza eta Lankidetzaren zuzendari nagusi Jonan Fernándezek.

Jonan Fernándezek azpimarratu duenez, garrantzi handiko eguna da gaurkoa, etorkizunari begiratzen dion eta bizikidetzari begiratzen dion egun bat. “Gaur, biktimak aintzatesteko eta haiei ordaina emateko bide bat irekitzen dugu”, adierazi du. Zentzu horretan, Fernándezek nabarmendu duenez, gertaera hau biktimaren zentraltasunaren printzipiotik bakarrik azter daiteke. “Biktima horiek zentraltasunaren printzipiotik aztertuak izatea merezi dute”, gaineratu du.

Giza Eskubide, Bizikidetza eta Lankidetzaren idazkari nagusi Jonan Fernándezek adierazi du biktimen aintzatespen eta ordain kasu guztietan hitz egiten dela prozesu administratiboez, ez, ordea, gertaeren ikerketa judizialaren prozesuez. Hala, azaldu duenez, gertaera jakin batek erasandako pertsonak, lesioren bat edo kalteren bat sufritu zutela ziurtatzen dutenak jasoko dute kalte-ordaina eta aintzatespena ezarri den esparru administratiboaren arabera.

Giza Eskubide, Bizikidetza eta Lankidetzaren idazkari nagusiak gogora ekarri duenez, giza eskubideen urraketen biktimen aintzatespena eta ordaina oztopo ugari dituen bide luzeko lasterketa bat da.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak