Eu

Euskadik eta Flandriak enpleguaren arloko protokoloa sinatuko dute

2019.eko apirilak 05

 

  • Beatriz Artolazabalek eta Philippe Muyters Flandriako Gobernuko Enpleguko ministroak topaketa izango dute, datorren astelehenean, Bruselan

 

VG 05 04 19

Beatriz Artolazabal Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuak eta Philippe Muyters Flandriako Gobernuko Enplegu, Ekonomia, Berrikuntza eta Kiroleko ministroak enplegu-arloko protokoloa sinatuko dute, datorren astelehenean, Bruselan.

 

Marcos Muro Enplegu eta Gazteriako sailburuordearekin, Borja Belandia Lanbideko zuzendariarekin eta Marta Marín Europar Batasuneko erakundeetan Euskadik duen ordezkariarekin batera, Artolazabalek topaketa izango du Philippe Muytersekin, eta VDAB bisitatuko du, Flandriako enpleguko eta prestakuntzako zerbitzu publikoa, bai eta SERV ere, Flandriako Gizarte eta Ekonomia Kontseilua; bertan, Euskal EGABen antzeko eginkizunak dituzten enpresa- eta sindikatu-erakundeek parte hartzen dute.

Caroline Copers Flandriako Gizarte eta Ekonomia Kontseiluko presidenteak bi administrazioen intereseko gaiak ere aztertuko ditu.

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @Gob_eus
    2019.eko apirilak 05

    Comentario de Twitter:
    🤝 Euskadik eta Flandriak enpleguaren arloko protokoloa sinatuko dute ➡︎ https://t.co/ZSlU6Ldyne

Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
Beste gonbidatu batzuk
  • Philippe Muyters