Berriak Segurtasuna
Eu

Euskadiko Poliziaren Datuak Prestatzeko Zentroko Aholkularitza Kontseiluaren bilera

2019.eko martxoak 29

Euskadiko Poliziaren Datuak Prestatzeko Zentroko Aholkularitza Kontseiluaren zortzigarren bilera egin da, 2019ko martxoaren 29an, Ertzaintzaren Erandioko Egoitza Nagusian.

Segurtasuna Koordinatzeko Zuzendaritzak kudeatzen du Euskadiko Poliziaren Datuak Prestatzeko Zentroa. Berori 109/2016 Dekretuaren bidez araututa dago, 15/2012 Legean, Euskadiko Segurtasun Publikoaren Sistema Antolatzekoan, azaltzen den 45. artikuluaren garapenari jarraiki. Zentroaren zereginen artean dago polizia-kudeaketarako aplikazioen eta EPDPZn dauden datu-baseen estandar informatikoak proposatzea, Telekomunikazioak eta Sistema Informatikoak Kudeatzeko Zuzendaritzarekin batera, baita EPDPZren fitxategi eta informazio sistemekin lotutako proiektuen definizioa eta haien garapenaren jarraipena koordinatzea ere.

Kontseilu Aholku-emailea da EPDPZren aholkularitza organoa. Rodrigo Gartzia Azurmendi Segurtasuna Koordinatzeko zuzendaria da horren buru, eta honako hauek osatzen dute: EPDPZri atxikitako Ertzaintzako langileek, Telekomunikazioak eta Sistema Informatikoak Kudeatzeko Zuzendaritzako langileek, Udaltzaingoa daukaten udaletako langileek (Bilbo, Donostia), baita haien eragin eremua dela-eta inplikatutako instituzioek ere (IZENPE).

Kontseilu Aholku-emailearen azken bilera honetan honako hau landu da lehenik eta behin: joan den urtarrilaren 23an onartutako Segurtasuneko sailburuaren Aginduaren zehaztasunak, horretan zehazten baita Segurtasun Sailak kudeatutako sare- eta informazio-zerbitzuen alorrean informazioaren segurtasun-politika. Ondoren, antolaketa- eta teknologia-esparrua aztertu da.

Horrez gain, Datuak Babesteko Euskal Bulegoa eta Datuak Babesteko Espainiako Agentzia batera Schengen esparruan egiten ari diren auditoretzaren berri eman da, eta azkenik, EPDPZren proiektu estrategikoen jarraipena aurkeztu da. 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak