Eu

Gazteria Zuzendaritzak Auzolandegiak programa abiarazi du; Euskadin 170 plaza daude

2019.eko apirilak 04

 

  • Euskadiko parte-hartzaileek beste autonomia-erkidego batzuetan eta atzerrian dauden beste auzolandegi batzuetan ere eman ahalko dute izena
  • Plazen trukean, beste erkidego batzuetako eta atzerriko gazteek Euskadiko auzolandegietan parte hartzea aurreikusten da

VG 2019 04 04

Eusko Jaurlaritzako Gazteria Zuzendaritzak antolatzen duen Auzolandegiak programak 170 plaza eskainiko ditu, hiru lurraldeetan banatuta. 2019. urte honetan, 8 auzolandegi egingo dira, eta guztiak 15 eguneko txandetan, Lekeitioko auzolandegia izan ezik, 2 txanda izango baititu. Horietako hiru nazioarte-eremukoak izan dira eta 5 estatu-eremukoak. Izena emateko epea apirilaren 16tik 24ra bitartean egongo da zabalik, eta, horretarako, Interneten eskuragarri dagoen inprimaki bat bete beharko da: www.gazteaukera.euskadi.eus.

 

“Programa horren bidez, 18 eta 26 urte bitarteko Euskadiko 170 gazte inguruk Euskadiko, beste auronomia-erkidego batzuetako eta atzerriko auzolandegietan parte hartu ahalko dute”, esan du Agurtzane Llano Eusko Jaurlaritzako Gazteriako zuzendariak. Plazen trukean, beste erkidego batzuetako 100 gaztek eta atzerriko 50 gaztek Euskadiko auzolandegietan parte hartzea aurreikusten da.

 

Datorren udan, Euskadiko auzolandegietan parte hartzen dutenek hainbat jardueratan parte hartuko dute, besteak beste: hezegune bat berreskuratzea Agurainen, arkeologia-indusketa egitea Maeztun, Gaubean Villamordoneseko eremua egokitzea, Sopuertan bidegorri bat gaitzea, Bergarako eta Lekeitioko egoitzetan hirugarren adineko pertsonak dinamizatzea, Lemoan lubakiak eta memoria berreskuratzea eta Zamudion ahultasun nutrizionaleko egoeran dauden pertsonei elikagaiak banatzea eta laguntzea.

 

Aguraingo, Gaubeako eta Lemoako auzolandegiak nazioarte-eremukoak izango dira, eta atzerritarrak izango dituzte; horien erreferentziazko hizkuntza ingelesa izango da. Gainerako auzolandegietan, hainbat autonomia-erkidegotako gazteek parte hartuko dute, eta erreferentziazko hizkuntzak euskara eta gaztelania izango dira.

 

Gainera, urtero bezala, plazak eskainiko dira gainerako autonomia-erkidegoetan eta atzerrian dauden auzolandegietarako. Atzerrian honako herrialde hauetan: Alemania, Armenia, Estonia, Frantzia, Grezia, India, Islandia, Italia, Letonia, Maroko, Nepal, Txekiar Errepublika, Errusia, Serbia, Taiwan eta Turkia.

 

Auzolandengien bidez, zenbait balio sustatzen dira, besteak beste, bizikidetza, tolerantzia, elkartasuna, parte-hartzea, kulturen arteko ikaskuntza eta abar”, esan du Llanok.

 

5 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @mailaru
    2019.eko apirilak 24

    Comentario de Twitter:
    RT @lanbideejgv: Gazteria Zuzendaritzak Auzolandegiak programa abiarazi du; Euskadin 170 plaza daude. https://t.co/0Vv9G7uWqV

    Abierta la i…

  • @UfeLobato
    2019.eko apirilak 24

    Comentario de Twitter:
    RT @lanbideejgv: Gazteria Zuzendaritzak Auzolandegiak programa abiarazi du; Euskadin 170 plaza daude. https://t.co/0Vv9G7uWqV

    Abierta la i…

  • @ZZate
    2019.eko apirilak 23

    Comentario de Twitter:
    RT @lanbideejgv: Gazteria Zuzendaritzak Auzolandegiak programa abiarazi du; Euskadin 170 plaza daude. https://t.co/0Vv9G7uWqV

    Abierta la i…

  • @GazteguneaLeioa
    2019.eko apirilak 23

    Comentario de Twitter:
    RT @lanbideejgv: Gazteria Zuzendaritzak Auzolandegiak programa abiarazi du; Euskadin 170 plaza daude. https://t.co/0Vv9G7uWqV

    Abierta la i…

  • @lanbideejgv
    2019.eko apirilak 23

    Comentario de Twitter:
    Gazteria Zuzendaritzak Auzolandegiak programa abiarazi du; Euskadin 170 plaza daude. https://t.co/0Vv9G7uWqV

    Abier… https://t.co/zx8AfdDTsr

Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak