Berriak
Eu

Berri Txarrak taldea Txilen

2011.eko martxoak 17

 

 

 

Berri Txarrak talde euskalduna azken asteetan zehar Ameriketatik ibili da. Diska berria Kalifornian grabatzen, Kanadan musikaldi baten parte hartzen, eta hegoamerikan kontzertuak jotzen. Brasilen eta Argentinan egon eta gero, Txilera heldu ziren Eusko Jaurlaritzako ordezkaritzaren laguntzarekin.

Guztira 3 izan ziren Txilen eman zituzten kontzertuak; 2 hiriburuan eta bat kostaldean dagoen San Antonio herrian. "Payola" azken diska aurkeztu asmoz etorri baziren ere, konztertuan zehar ez ziren betiko abestiak falta izan, "Ikasten" edo 2002ko Topagunerako idatzitako   "Bisai berriak" kasu.  Kanta guztiak euskaraz abestu zituzten, bertan zeuden euskaldunen gozamenerako, baina bazeuden txiletar franko kanten letrak buruz ikasiak zituztenak ere.
Jai giroan igaro zen kontzertua, euskal diasporako gazte eta ez hain gazteak elkarrekin batzeko eta gau ona pasatzeko aukera eman zuena, euskara eta euskal abestiak oinarri izanik.
Antolatzaileen esanetan "benetako aziertoa izan da euskal talde bat ekartzea". Izan ere, ez zuten espero hainbeste jende batuko zituenik euskal talde batek, eta hain giro ona sortuko zenik ere ez. Taldeak izandako arrakasta eta harrera ona ikusirik, hari dira dagoeneko beste euskal talde batzuk ekartzeko tramiteak egiten.

 

Iruzkin bat
  • 2011.eko martxoak 18

    Yo soy vasca y he vivido en Chile y hay una afición y cultura musical impresionantes. Estuve en un concierto de Negu Gorriak, que estaba lleno y la gente se sabía las canciones y yo alucinando!! viva la interculturalidad!!!

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko