Eu

Ingurumeneko sailburuorde Elena Morenok ekonomia zirkularraren estrategia aurkeztu dio ingurumen-sektoreari Toledon

2019.eko apirilak 03
  • Aurkezpena jasangarritasunerako hiri eta herriak biltzen dituen "Conama Local” topaketan izan da.
  • 2019ko edizioa apirilaren 2tik 4ra egiten ari da Mantxako hiriburuan, “Landa-eremua eta hiria. Agenda globala" izenburupean.

Ingurumeneko sailburuorde Elena Morenok eta Ihobe - ingurumen jarduketarako sozietate publikoaren zuzendari nagusi Jesús Losadak gidatzen dute Conama Localen parte hartzeko xedez Toledora joan den Eusko Jaurlaritzaren ordezkaritza. Conama Local garapen jasangarrirako politikak bultzatzearen alde tokiko eta eskualdeko erakunde eta gobernuetan lan egiten duten profesionalen urteko topaketa da.

Ingurumenaren Batzar Nazionalaren aurtengo tokiko edizioa Mantxako hiriburuan izaten ari da, apirilaren 2tik 4ra, "Landa-eremua eta hiria. Agenda globala" izenburupean. Topaketaren ardatz nagusiak landa-garapena eta Garapen Jasangarriaren Helburuen betearazpena dira; horrekin batera, bi erronka global jorratzen ditu: klima-aldaketa eta ekonomia zirkularra.

Hain zuzen ere, ekonomia zirkularraren euskal estrategia protagonista izan da gaur, Elena Moreno sailburuordearekin batera partaide hauek bilduko dituen eztabaida-saio batean: Francisco Javier Cachón, Trantsizio Ekologikorako Ministerioko Biodibertsitate eta Ingurumen Kalitatearen zuzendari nagusia: Agapito Portillo, Gaztela-Mantxako Ingurumeneko sailburuordea; eta Antonio Luengo, Murtzia Eskualdeko Ingurumen eta Mar Menorko zuzendari nagusia.

Saioak aztergai izan ditu ekonomia zirkularrerako eskualde-estrategiak ezartzerakoan kontuan hartu behar diren gai nagusiak, hala nola eragileen lankidetzaren sustapena, ekoizpen-prozesuen mentalitatearen aldaketa, eta lurralde jakin batzuk ekonomikoki biziberritzeko bideak. 

Conama Local

Jasangarritasunerako Hiri eta Herrien Topaketa, Conama Local izenez ezaguna, urtero egin da 2008az geroztik. Urte bikoitietan Madrilen egiten da, Ingurumenaren Batzar Nazionalaren edizio bienalarekin batera; urte bakoitietan, berriz, beste hiri batean egiten da. Orain arte, hiriak honako hauek izan dira: 2009, Sevilla; 2011, Vitoria-Gasteiz; 2013, Granada; 2015, Malaga; eta 2017, Valencia.

Ingurumenaren Batzar Nazionala eta Conama Local topaketa ingurumen-sektorearen eta garapen jasangarriaren alorrean lan egiten duten profesionalen erreferentziazko zitak dira.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak