Berriak Lehendakaritza
Eu

Euskadik jaso beharko lukeen Genero Indarkeiaren kontrako Estatuko Paktuak ezartzen duen ekarpen ekonomikoa aztertzea eskatu du Emakundek

2019.eko apirilak 03

Izaskun Landaida Emakundeko zuzendariak Madrilen ospatu den Berdintasun Konferentzia Sektorialean parte hartu du gaur goizean.

Gai-zerrendaren puntuetako bat izan da Autonomia Erkidegoek (Euskadi eta Nafarroa ezezik, berezko finantziaketa-sistema baitute)  jaso behar duten 100 milioi euroko diru-laguntza apartekoaren banaketa izan da. Diru-laguntza hau Genero Indarkeriaren kontrako Estatuko Paktua garatzeko zuzendua dago.

Emakundeko zuzendariak bileran eskatu du, aparteko finantziaketa izanik, aztertu eta ezarri dadila Euskadiri egokituko zitzaiokeen diru-laguntza. Guzti hau Ekonomia Ituneko Batzorde Mistoko esparruan, bertan Euskadi eta Estatu Zentralaren arteko finantziaketa harremanak adosten baitira.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak