Eu

Wind Europe erakusleiho hobezina izan da Euskadiko sektore eolikoarentzat

2019.eko apirilak 04

Arantxa Tapia sailburua izan da hizlarietako bat Eskualdeen Gailurraren bileran (WindEurope Conference & Exhibition programaren barruan). Europan Euskadi garatzen ari den politikei buruz jardun du bertan. Bere jardunaren ondoren, Euskadi Basque Country standean zeuden enpresak bisitatu ditu eta deklarazio batzuk egin ditu.

WindEurope Conference & Exhibition azokaren balorazio positiboa egin du Tapia sailburuak. “Arrakastatsua izan da bertaratutakoen kopuruari, hitzaldien mailari eta izan diren erakusketariei dagokienez”, zehaztu du. Sailburuak azpimarratu du garrantzi berezia duela horrek, enpresa parte-hartzaileak posizionatzen eta ezagutzera ematen ari direlako, eta horrek aukera emango du proiektu berrietarako ezagunak izatea. Gainera, Tapiak jakinarazi duenez, ekitaldi hau berriz ere Bilbon egiteko aukera planteatzen ari dira.

Ekonomia global osoa dezelerazio bat jasaten ari den une honetan, Tapiak azpimarratu duenez, duela gutxi argitaratutako datuen arabera, urte bateko aldian produkzio industrialaren hazkundea % 2koa izan da. “Ekonomia dezeleratzen ari da baina Euskadiko industriak hazten jarraitzen du, enplegua sortzen jarraitzen du, eta bide horretatik jarraitu behar dugu”, zehaztu du. Zentzu horretan, sailburuak nabarmendu duenez, berrikuntzak, lehiakortasunak eta produktu eta zerbitzu berrien sorkuntzak gizarte igualitarioago bat izateko aukera ematen dute, baita askoz ere orekatuagoa ere.

Eskualdeen Gailurrari buruz, Arantxa Tapiak adierazi du eskualdeez gaindiko proiektuak garatzeko, non Europako hainbat eskualdek batera lan egin behar baituten, beharrezkoa da Europar Batasunak proiektu horiek diruz babestea.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak