Berriak Turismoa, Merkataritza eta Kontsumoa
qrcode

Bidaien eta Turismoaren Munduko Kontseiluaren Gailurrean izan da Sonia Pérez sailburua

2019-04-03
  • Sevillan bildu ditu gailurrak nazioarteko turismoaren industriako eragile nagusiak.
  • Munduko turismoaren joerak aztergai diren gailurrean izan da Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburu Sonia Pérez Ezquerra, Isabel Muela sailburuordearekin batera.
  • Pedro Sánchez presidenteak inauguratu du gaur goizean Gailurra eta bertan parte hartuko du gaur arratsaldean Barack Obamak.

Bihar arte Sevillan garatuko den Bidaien eta Turismoaren Munduko Kontseiluaren (WTTC) urteko Gailurrean parte hartu du Euskadik. Bidaien eta Turismoaren Munduko Kontseilua industria honen sektore pribatu globala ordezkatzen duen erakunde bat da, gaur egun turismoa aurre egiten ari zaizkion erronkak eta aukerak aztertzea helburu duena.

Gailur horretan, turismoaren ahalmena, bultzada teknologikoa, hazkundea eta enpleguaren sorkuntza dira aztergai. Munduko BPGren % 10,4 adierazten du dagoeneko, eta planetako 4 enplegutatik 1. Bai helmugek bai sektore pribatuak beren ikuspegia eta helburuak lortu ahal izatea bermatzeko, sektorearen hazkundea etengabea eta eutsia izateko, elkarrizketa publiko/pribaturako eta lankidetzarako.

Sektore publiko eta pribatuko liderren arteko elkarrizketa global bat izango da, beren ideiak, esperientziak eta soluzio berritzaileak partekatzeko, lehiakortasuna sustatze aldera.

Sonia Pérez sailburuak azaldu duenez, Euskadik irmotu egin du “hazkunde eutsi eta jasangarri bat”, turismoaren euskal industria bizitzen ari den une ona berresten duen hazkundea. Horregatik, nabarmendu duenez, “Espainiako Autonomia Erkidego lehiakorrena bilakatu da Euskadi Exceltur-en Monitur 2018ko datuen arabera”.

 Sortzen ari den aldaketaren eragile izaten jarraitzeko ari gara lanean, turismoan lanean diharduten pertsonen alde, bisitatzen gaituztenen alde eta garapen jasangarrirako helburuak betetzearen alde. “Eraginkorrak izatea da jasangarritasunari eusteko eta gure helburu estrategikoak betetzeko modu bakarra”.

Iruzkin bat
  • Argazkia SN Robot
    @Gob_eus
    2019-04-03

    Comentario de Twitter:
    🔵 La Consejera Sonia Pérez asiste a la Cumbre del Consejo Mundial del Viaje y el Turismo ➡︎ https://t.co/sk9rLZ3AvP https://t.co/UcTLmK0hgM

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(XI legealdia 2016 - 2020)