
Ertzaintzaren eta zenbait Udaltzaingoren arteko Koordinazio Batzordeen bilerak. 2019ko lehen hiruilekoa
2019ko lehenengo hiruhilekoan Ertzaintzaren eta Udaltzaingoaren arteko Tokiko Koordinaziorako Batzordeen ondorengo bilerak egin dira: Donostia, Irun, Errenteria, Eibar, Hernani, Deba-Urola, Tolosa, Azkoitia, Zarautz, Zumarraga, Sestao, Basauri, Durango, Galdakao, Erandio, Muskiz, Gernika, Balmaseda eta Laudio.
Euskadiko Segurtasun Publikoaren Sistema Antolatzekoa den ekainaren 28ko 15/2012 Legeak 43. artikuluan tokiko polizia-koordinaziorako batzordeak arautzen ditu, baita ondoren etorri zen 57/2015 Dekretuak, maiatzaren 5ekoak, Tokiko Polizia-Koordinaziorako Batzordeen osaerari eta funtzionamendu-erregimenari buruzkoak ere.
Tokiko polizia-koordinaziorako batzordeak polizia-zerbitzuen esku-hartzeak koordinatzeko organoak dira, Autonomia Estatutuaren 17. artikuluko 4. paragrafoan Ertzaintzaren eta Estatuko Segurtasun Indar eta Kidegoen arteko koordinazioari buruz xedatutakoaren kalterik gabe.
Tokiko polizia-koordinaziorako batzordeak eratuta daude hiru hiriburuetan eta Ertzaintzaren lurralde-mugape bakoitzean. Batzorde horietan daude Ertzaintzaren arduradunak eta dagokion lurralde-mugapeko udaltzaingoko arduradunak, eta bai polizia-kidego propiorik ez edukitzeagatik bat egiten duten beste udalerrietako arduradunak ere. Hiriburuetan Alkatetza izaten da batzordeburua eta gainerakoetan Batzordea osatzen duten Alkatetzetariko bat.