Bularreko minbiziaren aurkako Munduko Eguna
Berriak Eusko Jaurlaritza XI. leg
qrcode

Kontroleko osoko bilkura (2019/04/05)

2019-04-05

Iñigo Urkullu Lehendakariak eta Eusko Jaurlaritzako sailburuek Kontroleko Osoko Bilkuran erantzun diete talde parlamentarioen galdera eta interpelazioei.

Galdera, Unai Urruzuno Urresti EHBildu taldeko legebiltzarkideak Lehendakariari egina, Eusko Jaurlaritzaren jardunari buruz.

Iñigo Urkullu Lehendakariak azpimarratu duenez, pertsona guztiei bizi-baldintza duin batzuk bermatzea Aurrekontuen lehentasun sozialarekin dago lotuta. Zentzu horretan, Lehendakariak azaldu duenez, Euskadin 7.100 milioi euro bideratuko dira aurten gastu sozialera, aurrekontuetako gastuen % 67, alegia. Hala, Lehendakariak nabarmendu duenez, ahalegin kolektibo honek ez du, urte batean ere, EHBilduren babesa jaso eta, hala ere, asteazken honetan, EHBilduk onetsi egin ditu Espainiako Gobernuak Espainiako Parlamentuan aurkeztu dituen sei Lege Dekretuak. “Han BAI, hemen EZ, Espainiako Gobernua babestu BAI, Eusko Jaurlaritza babestu EZ. Inork ez du ulertzen”, adierazi du.

Galdera, Lander Martínez Hierro Elkarrekin Podemos taldeko legebiltzarkideak Lehendakariari egina, Euskadiren egoera politikoari eta ekonomikoari buruz.

Lehendakariak azpimarratu egin du Gobernu guztien oinarrizko jarduera-ardatzak izan behar duela kalitate handiagoko enpleguaren aukerak sortzea. Iñigo Urkulluk nabarmen duenez positiboa da euskal ekonomiaren eboluzioa. Zentzu horretan, azpimarratu duenez, aurten eta hurrengoan % 2tik gorako hazkundearen aurreikuspena mantentzen da. “Hazkunde horrek enplegua sortzen du eta urtebete aurreratzen dugu Gobernuaren eta Herrialdearen helburu nagusia: langabezia % 10etik behera egotea”, gaineratu du. Nahiz eta Lehendakariak aitortu duen ez dela nahikoa eta Eusko Jaurlaritzak jarraitu egingo duela Enpleguaren eta Ekonomia Suspertzearen aldeko Planaren bidetik aurrera egiten. Lehendakariaren arabera, hiru oinarrien gainean jardunez lortzen da hori: enplegua lehentasun gisa; itunpeko ekintza publiko/pribatua estrategia gisa; konfiantza eta egonkortasun instituzionala esparru gisa, ekonomia produktibo errealak inbertitzen, esportatzen eta berritzen jarrai dezan.

Galdera, Alfonso Alonso Aranegui euskal Alderdi Popularra taldeko legebiltzarkideak Lehendakariari egina, Eusko Jaurlaritzaren egonkortasunari buruz.  

Lehendakariak gogora ekarri duenez, Ekarpenen Lege berria Foru Aldundiekin adosteko adostasun-maila instituzional eta politiko handia behar da. “Adostasun horietarako betiere hartu behar ditugu ondokoak kontutan: Lurralde bakoitzaren ezaugarri sozioekonomikoak; ziurtasunaren eta egonkortasunaren horizonte finantzarioa; politika publiko guztien iraunkortasunaren bermea”, adierazi du. Lehendakariak zailtasunak ere aipatu ditu baina, ziurtatu duenez, helburu horrekin ari da Gobernua lanean multzo instituzionalaren eskutik.

Interpelazioa, Josu Estarrona Elizondo EHBildu taldeko legebiltzarkideak Lehendakariari egina, Eusko Jaurlaritzak dituen asmoei buru gazteen belaunaldi oso bat galtzeko arriskuari aurre egiteko, gazteen enpleguaren prekarietatearen ondorioz.

Lehendakariak azpimarratu duenez, legealdi honen helburua da enplegu gehiago eta hobea sortzea; eta zehatzago, gazteentzako lan-aukerak gehitzea, 20.000 gazteri lehenengo lan-esperientzia ahalbidetuz. “Enplegu-aukera gehiago eta hobeak lortu behar ditugu gazteentzat”, adierazi du. Lehendakariak aitortu egin du oraindik asko geratzen dela egiteko. “Bidea egiten jarraitu behar dugu, baina positiboa da joera”, gaineratu du.

Iñigo Urkulluk azpimarratu duenez, beharrezkoa da gazteen enpleguaren kalitatea hobetzen jarraitzea eta, gainera, beharrezkoa da lan-prekarietatea murriztea. Nahiz eta, gogora ekarri duen, 2013an gazteen % 29 langabezian zegoen; 2018an % 16ra jaitsi da langabezia.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(XI legealdia 2016 - 2020)