Eu

Borja Belandia, Lanbideko zuzendari nagusia: “Enplegu-eskatzaileen eta enpresen konfiantza dugu”

2019.eko apirilak 03
  • Lanbidek nazio- eta nazioarte-mailako enplegu-eskaintzak aurkeztuko ditu Deustuko Unibertsitateko Enplegu eta Ekintzailetza Foroan

 

Bilbao 2019 04 03

Borja Belandia Lanbideko zuzendari nagusiak, gaur, Bilbon, honako hau nabarmendu du: “Lanbidek enplegu-eskatzaileen eta enpresen konfiantza du; horrela, gure lana hobetu eta gure zerbitzuen kalitatea areagotzen da”. Belandiak, gaur goizean, Deustuko Unibertsitateko Enplegu eta Ekintzailetza Foroaren XV. edizioaren inaugurazioan parte hartu du, eta honako hau esan du: “Lanbidek sendotu egin du euskal enpresa-egiturarekiko harremana, gaur egun dituzten beharretara gero eta egokituago dauden zerbitzu eta erantzunak eskaintzeko”.

 

Ikasleekin, erakundeekin eta enpresekin beraiekin harreman handiagoa eta estuagoa izateko, Lanbidek unibertsitateko enplegu-foro garrantzitsu horretan parte hartzen du; horretarako, stand bat jarriko du, eta, bertan, estatu- eta nazioarte-mailan dauden unibertsitateko enplegu-eskaintzen ezaugarriei buruzko informazioa eskainiko du; nazioarte-mailakoak, Eures Europako enplegu-sarearen bidez.

 

Lanbidek Deustun, gainera, hitzaldi bat emango du, Lehen Aukera eta Gazteen Itzulera enplegurako laguntza-programei buruz; hitzaldia bihar izango da, ostegunean, 09:30ean, unibertsitateko campuseko Garate aretoan. Bi programek sustatzen dute gazte-talentua lan-munduan txertatzea eta, horretarako, enpresa eta gazteei pizgarri ekonomikoak eskaintzea, gazteen itzuleraren kasuan.

 

Deustuko Unibertsitateko Foroan 60 enpresa eta erakunde baino gehiago bertaratzea aurreikusten da; ekintzailetzarako espazio bat ere egongo da. Erakunde parte-hartzaileak ia sektore ekonomiko guztietakoak dira: bankua, gizarte-arreta, irakaskuntza, zuzenbidea, ingeniaritza, turismoa edo enpresa-zerbitzuak, besteak beste. 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
Beste gonbidatu batzuk
  • José María Guibert