Eu

Ekonomiaren hazkundea eta enpleguaren hazkundea ditu Euskadik

2019.eko apirilak 03

Ogasun eta Ekonomiako sailburua elkarrizketatua izan da Radio Euskadi-ko "Boulevard" saioan

Ogasun eta Ekonomiako sailburu Pedro María Azpiazuk, nahiz eta jabetzen den panorama ekonomikoaren ziurgabetasunez eta Euskadiko ekonomiaren dezelerazioaz, azpimarratu du, 2019ra begira, hazkunde ekonomikoa izango dela, % 2,2koa, baita enpleguaren hazkundea ere. “Hazkunde irmoa, enplegua sortzeko aukera emango duena” adierazi du. Azpiazuk gogora ekarri duenez, 2016an krisiaren aurreko ekonomiaren hazkundea berreskuratu zen, nahiz eta, enpleguari dagokionez, oraindik ez den zifra horietara iritsi. Zentzu horretan, sailburuak nabarmendu duenez, Eusko Jaurlaritzaren helburua da langabezia-tasa % 10etik behera egotea lortzea 2019an. Gainera, Azpiazuk gogora ekarri du Gobernuak erronka handi bat duela, kalitate handiagoko enplegurantz aurrera egitekoa alegia, prekarietatearen eta behin-behinekotasunaren arazoak konpontze aldera.

Ogasun eta Ekonomiako sailburuak azpimarratu egin du Euskadik egitura produktibo irmo bat eta eredu ekonomiko sendo bat dituela. Azpiazuk, azken hilabeteetako automozio-sektorearen arazoez jardutean, adierazi du, Euskadi herrialde txiki bat denez gero, edozein inpaktu sektorial puntualek duela bertan eragin nabarmena, “baina onera egiten ari da hori”, esan du. Gainera, sailburuak azpimarratu du Euskadik baldintza ezin hobeak dituela entitate ekonomiko ugari herrialde honetan ezartzeko, ingurune fisikoa, prestakuntzakoa, fiskala eta administrazioarekiko hurbila baita. “Ingurune faboragarri bat dago enpresa batek Euskadira etortzea erabakitzeko”, adierazi du.

Bestalde, eta aurrekontuei dagokienez, Azpiazu sailburuak azpimarratu du Eusko Jaurlaritzaren apustua irmoa dela genero-ikuspegia barnean hartzen duten aurrekontuen alde. “Bultzada bat eman nahi diegu genero-ikuspegia hartzen duten aurrekontuei”, adierazi du. Hala, Azpiazu aurrekontu orekatu batzuen alde agertu da, genero-ikuspegiari dagokionez, non helburuak ez diren gizonen eta emakumeen berdintasunaren aurkakoak izango.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak