
Zentro teknologiko eta berrikuntzakoen sarearekin ingurune teknologikoa indartzearen alde apustu egin du Eusko Jaurlaritzak
-
Lehendakariak nabarmendu du Accenture zentroa egoera aproposean sortu dela eta aberastu egiten duela basque industry 4.0. estrategia
- Iñigo Urkulluk azpimarratu duenez Euskadi aurrera doa berrikuntzaren eta digitalizazioaren norabidetik
Iñigo Urkullu Lehendakaria, Ekonomiaren Garapen eta Azpiegituretako sailburu Arantxa Tapia lagun zuela, ACCENTURE zentroaren, X.0 Zentro Industrialaren inaugurazioan izan da.
Bere jardunean, Lehendakariak nabarmendu egin du Eusko Jaurlaritzak egindako apustua Zentro teknologikoen eta berrikuntzakoen sarearekin ingurune teknologikoa indartzearen alde. “Herrialde erakargarria gara inbertitzeko eta berritzeko”, gaineratu du. Hala, Iñigo Urkulluk azpimarratu du, Herrialde gisa, Euskadik duen gaitasuna ekosistema ekonomiko erakargarri eta motibagarri bat sortzeko pertsonentzat, talentua erakarri eta atxikitzeko, pertsona gaituei eta ekintzaileei aukera berriak ahalbidetzeko. “Inbertsioez, teknologiaz edo berrikuntza-zentroez ari gara, baina azken batean pertsonez ari gara”, adierazi du.
Accenture zentroa irekitzearen garrantzia nabarmendu du Lehendakariak. Iñigo Urkulluren arabera, zentro hau ondo egindako lan baten emaitza da eta agerian uzten du lankidetzak eta baterako lanak duten balioa. Gainera, adierazi duenez, zentro honen inaugurazioak erakutsi egiten digu norabide onetik goazela aurrera, berrikuntzaren eta digitalizazioaren, industriaren eta etorkizuneko zerbitzu aurreratuen norabidetik, alegia. “Zentro hau bultzagarri bat da, gogora ekartzen diguna elkarrekin batera lanean jarraitu behar dugula, inbertitzen eta benetako ekonomia produktiboa babesten”, adierazi du.
Lehendakariak Herrialde industrial gisa deskribatu du Euskadi, industrialagoa izateko bokazioarekin. “Azken bost urteetan elkarrekin inbertitu dugu eta lortu egin dugu euskal ekonomiari halako proiektuak martxan jartzea ahalbidetzen duten egonkortasun eta konfiantzazko baldintzak ematen”, zehaztu du. Horregatik, Lehendakariaren iritziz, Zentro berri hau, Herrialde berritzaile baten digitalizazioan oinarritutako azpiegitura bat alegia, egoera aproposean sortu da eta aberastu egiten du basque industry 4.0. estrategia.
Lehendakariak adierazi duenez, teknologia aplikatua, zibersegurtasuna eta espezializazio adimenduna dira Accenture zentroak bultzatuko dituen edukiak. “Berritzea, digitalizatzea, berrasmatzea dira Zentro berri honetan jokatzen duten aditzak”, adierazi du. Testuinguru horretan, Iñigo Urkulluk esan duenez, kalitate industriala, lehiakortasunaren hobekuntza eta aberastasunaren eta enpleguaren sorkuntza lortzea da helburua, esperotakoa eta lortu nahi dena.
Euskadik kultura industrial bat eta enpresa lehiakorren sare bat ditu, non Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Sistema bat partekatzen den eta espezializazio adimendunaren RIS 3 Estrategia gureganatu dugun. Testuinguru horretan, Lehendakariaren ustez instituzioetatik bermatu egin behar da behar diren konfiantza eta egonkortasuna Herrialde gisa hazten jarraitzeko. “Hori da gure konpromisoa”, adierazi du.
Accenture
Accenture enpresak lagundu egiten du gizartearen eraldaketan eta digitalizazioan, eta arreta berezia jartzen du enpleguaren aurrean egoera ahulean bereziki dauden pertsonen prestakuntzan eta gaikuntzan lanean diharduten erakundeetan. Horretarako, konbinatu egiten dituzte giza talentua eta teknologia berritzaileenak, pertsonei ekonomia digitalean aurrera egiten laguntzeko, hainbat eremutan zerbitzua ematen ‒estrategia, aholkularitza, digitalizazioa, teknologia eta eragiketak‒.
-
2019-04-06
Comentario de Twitter:
Inauguración del centro de Industria X.0 de @Accenture en Zamudio https://t.co/Dd1P0wPTud https://t.co/Towy72L1n4