Berriak Lehendakaritza
Eu

Eusko Jaurlaritzak, Europan, migrazio-erronkaren aurrean erantzunkidetasunetik erantzuteko proposamena sustatu du

2019.eko apirilak 02
  • Gaur Kataluniak, Kanariek, Nafarroak eta Euskadik deitutako bilera egin da.
  • Bilera horretan estatuz azpiko gobernuetako, eskualdeen sareetako eta Europako erakundeetako ordezkariek hartu dute parte.
  • Helburua akordio bat lortzea da, Europako eta Estatuko erakundeen artean Share Proposamena elkarrekin sustatzeko.

Eusko Jaurlaritzak Bruselan duen ordezkaritzan egin da, gaur goizean, Kataluniako, Kanarietako, Nafarroako eta Euskadiko Gobernuek deitutako bilera. Bilera horren helburua Share Proposamena aurkeztea eta bere edukiaren inguruan akordio bat sustatzea izan da.

Share Proposamenaren bidez mekanismo zehatz bat adostu nahi da, migrazioaren erronkaren errealitate zailenen aurrean erantzukizunaren banaketa partekatzeko. Esfortzuaren banaketa-formula hau hiru parametrotan oinarritzen du:

  • sarrera fiskalak (edo Batez Besteko Errenta Eskuragarria, edo BPGd), % 50eko pisuarekin;
  • biztanleria, % 30eko eraginarekin;
  • eta langabezia-indizea, % 20rekin.

Share gakoaren aplikazioa zeharka proiekta daiteke, hiru gai-esparrutan, gutxienez: pertsona errefuxiatuak, migratzaile ekonomikoak larrialdiko, zaurgarritasuneko edo aglomerazioko testuingurutan, eta bidaiderik gabe migratzen duten adingabeak edo gazteak.  Eta hiru lurralde-esparrutan: EB barruko estatuen artean, Estatu bateko Herrialde edo Autonomia Erkidegoen artean, eta Autonomia Erkidego edo Herrialde bakoitzaren barruan udalerrien eta eskualdeen artean.

Proposamen honen berritasuna nagusia bere zeharkako izaera da; baina, horretaz gain, Europan estatuz azpiko gobernuek euren Estatuetako gobernuei eta Europako erakundeei konpromiso hori euren gain hartzeko predisposizioa helarazteko aukera ere ematen du.

Eusko Jaurlaritzak Share Proposamena 2018ko irailaren 19an eman zuen ezagutzera. Aste batzuk beranduago, urriaren 10ean, Jaurlaritzak proposamen horixe bera Europako Eskualdeetako Lantaldearen Batzarrean aurkeztu zuen.

Iragan otsailaren 27an Autonomia Erkidegoen lehen bilera egin zen Bilbon. Bilera horren ondoren, Kataluniako, Kanarietako, Nafarroako eta Euskadiko Gobernuek Share proposamena gaur Bruselan egin den bileran elkarrekin aurkeztea erabaki zuten.

Gaurko hitzorduan ondorengo hauek hartu dute parte: Eusko Jaurlaritzaren izenean, Giza Eskubide, Bizikidetza eta Lankidetzako idazkari nagusi Jonan Fernandezek eta Gizarte Politiketako sailburuorde Lide Amilibiak, Familia Politika eta Aniztasuneko zuzendari Ernesto Sainz Lancharesek, Biktimen eta Giza Eskubideen zuzendari Monika Hernandok, eta Marta Marin Euskadik Bruselan duen ordezkariak; Generalitatearen izenean, Mertixell Serret Bruselan duen ordezkariak; Nafarroako Gobernuaren izenean, Gizarte Eskubideen presidenteorde Miguel Laparrak; eta Kanarietako Gobernuaren izenean, Enplegu, Gizarte Politika eta Etxebizitzako kontseilari Cristina Validok, eta Gizarte Politiketako eta Etxebizitzako kontseilariorde Francisco Candilek. Gainera, Eskualdeen Sareko EARLALL (European Association of Regional and Local Authorities for Lifelong Learning) elkarteko eta Europako Batzordeko eta Eskualdeetako Lantaldeko Conference of Peripheral Maritime Regions (CPMR) erakundeko ordezkariak egon dira bileran. Bertan ere egon dira Iparraldea, Andaluzia, Asturias, Attica (Grezia), Gaztela-Mantxa, Valentziako Erkidegoa, Crete (Grezia), Emilia-Romagna (Italia), Hampshire (Erresuma Batua), Melilla Hiri Autonomoa, Molise (Italia), Murtzia, Nouvelle-Aquitaine (Frantzia), Skane (Suedia) eta Varazdin (Kroazia).

Bileraren amaieran, Giza Eskubide, Bizikidetza eta Lankidetzako idazkari nagusi Jonan Fernandezek, Eusko Jaurlaritzaren izenean, “bileraren oso balorazio positiboa egin du, migrazio-erronkari erantzun bat ematen parte hartu nahi duten estatuz azpiko gobernuen arteko adostasunean oinarrituta bide bat egiteko aukera ematen duelako.”

Share proposamenak erantzunkidetasun-mekanismo nahiko orekatua aplikatzeko aukera emango luke. “Konpromisoa eskatzen eta eskaintzen dugu”, eta parte hartzeko proposamen zehatz bat aurretik jarriz egiten dugu.

 

2 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • 2019.eko apirilak 02

    Es decir no alimentar más el fuego añadiendo cualquiera de sus componentes, figura preventiva riesgos psicosociales obligatoria presente.

  • 2019.eko apirilak 02

    Hacer como una prestación social sustitutoria obligatoria como la antigua mili, destinada a integrar y dar educación a colectividades más vulnerables especialmente refugiad@s climáticas. También en los programas de inclusión sociolaboral subsidiados con enfoque de género no juntar fuego con fuego.

Ekitaldiko kargudunak