Eu

Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak aldatu egin du turismo-mahaiaren dekretua sindikatuak gehitzeko (Gobernu Bilera 2019-04-02)

2019.eko apirilak 02

Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburu Sonia Pérez Ezquerrak Turismo Mahaia arautzen duen dekretuaren aldaketa aurkeztu du gaur Gobernu Kontseiluaren aurrean. Aldaketa horri esker bertan gehitu ahal izango da sindikatuen ordezkaritza, besteren artean, turismoaren arloan enpleguari buruz duten ikuspegiarekin ekarpen bat egiteko.

Orain aldatzen den dekretua Turismoa Antolatzeko martxoaren 16ko 6/1994 Legea garatzeko eman zen, eta lege-arau hori orain indarrean dagoen uztailaren 28ko 13/2016 Legeak, Turismoarenak, ordeztu du. Indarrean dagoen legearen 6. artikuluak berdintsu jasotzen du Euskadiko Turismo Mahaia, turismoaren arloan eskumena duen Eusko Jaurlaritzako Sailaren aholkularitza-organo gisa; eta bere 3. atalean agindu egiten du Mahaiaren osaeran nahitaez agertzeko eragile sozialen ordezkariak.

Orain eraginkor den aldaketa honek gehienez lau kide barne hartzen ditu Mahaian, ordezkaritza handiena duten ordezkariek proposatuak.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko