Berriak Lehendakaritza
Eu

Komunikabide eta agentzien Begira sareak genero indarkeria komunikabideetan eta publizitatean aztertuko du aurten

2019.eko apirilak 02

Gaur goizean komunikabide eta agentziek osatzen duten Begira Sarearen 8. Bilera ospatu da. Begira sarea publizitate agentzia eta komunikabideek osatzen dute eta komunikabide eta publizitate ez sexista baterako autorregulaziorako kodea ezartzeko sortu zen. Jardunaldi honetan 2019rako lan-plangintza aurkeztu da, komunikabideetan eta publizitatean genero-indarkeriak duen tratamenduaren azterketan arreta jarriko delarik. Batzarrean bi ikerketa aurkeztu dira. Alde batetik, Simon Peña Fernandez, Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko Dekanoak “EAEn genero-indarkeriaren ondorioz eraildako emakumeen informazio-tratamenduaren azterketa (2015-“017)” azterlana aurkeztu du. Beste alde batetik, Isabel Mastrodomenico, Gizarte Zientzietan Lizentziaduna eta Berdintasunean, izaera arduratsuan eta genero ikuspegian oinarritutako komunikazioaren alde lan egiten duen Comunicación y Género agentziako Zuzendariak "Rolek eta estereotipoek berdintasun eza eta indarkeria sortzeko elementu gisa duten tratamenduaren azterketa publizitatean "azterlanaren aurkezpena egin du ere.

Izaskun Landaida, Emakunde-Euskal Emakumearen Erakundearen zuzendariak ireki du batzarra, zeinean  komunikabide eta agentzia ezberdinetako profesionalek parte hartu duten. Landaidak azpimarratu du “2016an sarearen lehenengo jardunaldia martxan jarri genuen (gaurkoa zortzigarrena delarik) eta orduz geroztik agentziak eta komunikabideek lanean jarraitu duzue, adosten, esperientziak eta ezagupenak elkarbanatzen… Prozesu hau guztiontzako aberasgarria dela pentsatzen dut. Eta komunikazio eta publizitate ez sexista batera heltzeko, azken finean berdintasunezko jendarte bat lortzeko, bidea hau dela uste dut, elkarlana eta esparru ezberdinetatik lan eginez”. Landaidak sare hau osatzen duten publizitate agentzia eta komunikabideen lana azpimarratu du. “Helburu honen lorpenean eta komunikazio eta publizitate ez sexista bat egiteko helburua lortzeko ere, zuen inplikazioa oso garrantzitsua da”. “Beharrezkoak diren agenteak zarete, funtsezko eragileak zarete gure jendartean hain beharrezkoa den balio eraldaketa bat emateko”.

Beste alde batetik, Zuriñe Elordik, Emakundeko Idazkari nagusiak azpimarratu du: emakumeon kontrako indarkeriak urte honetako sarearen lan-plangintza ardaztuko duela, “alde batetik, komunikabideek genero indarkeriaren kasu baten berri ematen dutenean egindako tratamenduan arreta jarriko dugu, emakumeen kontrako indarkeriari buruz nola informatzen den aztertuko dugu. Eta beste alde batetik, publizitatearen eragina emakumeen indarkerian sorreran dauden rol eta estereotipoen sorkuntzan”.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak