Eu

Eusko Jaurlaritzak Ergobiako goiko igarobidearen lanak esleitu ditu

2019.eko apirilak 02
  • Hernani-Astigarraga tarteko lanei berriro ekitearen ondorioz behin betiko kendu beharko da Ergobiako trenbide pasagunea, eta haren ordez goiko igarobidea eraiki
  • Lanek 4,5 milioi euroko aurrekontua dute, eta 11 hilabeteko egikaritze epealdia

Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren esku dagoen Euskal Trenbide Sarea erakunde publikoak Construcciones Balzola S.A. enpresari esleitu dizkio Euskal Trenbide Sare Berriaren Hernani-Astigarraga tartean dagoen Ergobiako goiko igarobidea eraikitzeko lanak.

Aurreikuspenen arabera maiatzaren hasieran hasiko diren lanek 11 hilabeteko egikaritze epealdia eta 4,5 milioi euroko aurrekontua dute. Arrapalak, eskailerak, espaloiak eta mota guztietako ibilgailuetarako bidegorria dituen estruktura argiztatua da, lurzoru ez irristagarriarekin eta bandalismoaren aurkako pantailekin trenbide gaineko gunean.

Proiektuan jasota dagoen bezala, Hernani-Astigarraga tarteko lanei berriro ekitearen ondorioz, Donostia eta Astigarraga udalerriak lotzen dituen Ergobiako trenbide pasagunea kendu egin beharko da.

Ergobiako trenbide pasagunea datorren maiatzaren 3an itxiko da. Egun horretatik goiko igarobidearen lanak amaitu arte, inguruko biztanleek trenbide gaineko behin behineko igarobidea izango dute. Igarobide hori instalatzeko lanak otsailaren amaieran hasi ziren.

Euskal Trenbide Sareak aldizkako bilerak ditu Martutene-Sarroeta auzokide elkartearekin, une oro lanen nondik norakoaren berri emateko eta inguruan bizi direnen beharrak zuzenean ezagutzeko, lanak ahalik eta modu onenean egokitzeko.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak