Eu

Euskadik energia propioa sortu behar du efizienteago izan nahi badugu ekonomikoki eta ingurugiroarekiko

2019.eko apirilak 02
  • Tapiak instalazio eoliko berriei bidea emateko beharra azpimarratu du WindEuroperen irekieran

Europako energia eolikoaren ekimen garrantzitsuenaren, WindEurope ekimenaren irekierako prentsaurrekoan parte hartu du Arantxa Tapia sailburuak gaur goizean Tapiak azpimarratu du une honetan Euskadi akordioaren bideak lantzen ari dela, instalazio eoliko berrien aukera zabalik utziko duen planifikazioa lortzeko helburuarekin.

Tapiak adierazi duenez, euskal industriak - europakoak bezala- energiaren kostuak murriztea behar du, eta horretarako ezinbestekoa izango da energia eolikoak teknologia eta berrikuntzan sakontzea.

Bide batez, enpresa sareak, digitalizazioa ardatz, irtenbideak eskaini nahi dizkio egin ditugun behar guztiei eta horretarako elkarlanerako bideak sustatzen ari da.

Tapiak esan duenez, “Euskadiren erronka, herrialde bezala, gure industria munduan kokatu eta posizionatzea da, baita ere energia propioa sortu eta efizienteago izatea, ekonomikoki eta inguruarekiko”

Trantsizio energetikoan murgilduta gauden unean, hobetzen jarraitu behar dugu, gizarte osoaren eta ehun ekonomikoaren beharrei erantzungo dien sistema energetikoa osatzeko; hori izango baita ongizate eta hazkundearen bermea.

Tapiarekin batera prentsaurrekoan egon dira:  Joao Pedro Matos Fernandes, Portugaleko Ingurumen eta Energiaren Trantsizio ministroa; Tomislav Coric, Croaziako Energia eta Ingurumenaren Babeseko ministroa;  Markus Tacke, Siemens Gamesako CEOa; Steve Lockard, TPI Compositeseko zuzendari exekutiboa eta Juan Virgilio Márquez AEEko CEOa.

Prentsaurrekoaren ostean sailburuak Batzarraren irekiera ministerialean ere parte hartu du.

2 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • 2019.eko apirilak 02

    El cuerpo humano diseñado para actividad deportiva en prevención aparición enfermedades de no hacer actividad física ni psíquica de ahí lo de autogeneración de energía.

  • 2019.eko apirilak 02

    Fomentar hacer deporte por ejemplo pedaleando en aparamenta municipal y generando a la vez energía pueda almacenarse químicamente para después ser destinada a usos públicos abaratando el recibo de energía y de paso cuidando la salud de la ciudadanía con un pedaleo diario. Dar bonus de generación como incentivo como por ejemplo entradas a eventos culturales o cursos de formación habilitadores.

Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
Beste gonbidatu batzuk
  • Matos Fernandes Portugaleko Ingurumen eta Trantsizio Energetikorako ministroa; Coric Kroaziako Energia ministroa; Tacke Siemens Gamesako CEO; Lockard, TPI Compositeseko zuzendari exekutiboa eta Márquez AEEko CEO.