Berriak Hezkuntza
Eu

169.600 euro lanbide heziketako itunpeko zentroetako irakasleen formazio ikastaroetarako (Gobernu Bilera 2019-02-04)

2019.eko apirilak 02

Gobernu Kontseiluak Hezkuntza sailburuaren proposamenez, Lanbide Heziketako heziketa-zikloak eskaintzen dituzten itunpeko ikastetxe pribatuetan irakasleentzat burutzen dituzten prestakuntza-jarduerak diruz laguntzen dituen Agindua onartu du. Prestakuntza-jarduera horiek 2019-2020 ikasturtean burutuak izan beharko dute. 

Laguntza hauek eskatzeko interesa duten ikastetxeek, eskaintzen dituzten heziketa-zikloekin zerikusia duten prestakuntza-jarduerak aurkeztu beharko dituzte deialdira. Prestakuntza-jarduera bakoitzak gutxienik 10 orduko iraupena izan beharko du, eta 35 ordukoa gehienez. Deialdian parte hartu ahal izango dute, Euskadin Lanbide Heziketako heziketa-zikloak eskaintzeko baimenduta dauden itunpeko ikastetxe pribatuek.

Deialdi honek 169.600 euroko diru kopurua du. Ikastetxe bakoitzak jaso dezakeen dirulaguntzarik handiena 32.000 eurokoa da, hautatutako prestakuntza-jarduera guztiengatik. Honako gastu hauek ordaintzeko erabili beharko dira deialdi honen bidez jasotako laguntzak: ikastetxez kanpoko adituak kontratatzeak eragindako gastuak, edo prestakuntza-jardueretarako berariaz eskuratutako materialen gastuak ordaintzeko.

Jasotako dirulaguntzak bateraezinak izango dira helburu berbera duten beste deialdi batzuetatik jasotako laguntzekin. Eskaerak aurkezteko epea hilabetekoa izango da, Agindua EHAAn argitaratu eta hurrengo egunean hasita.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko