Berriak Lehendakaritza
Eu

Josu Erkorekak: “Nire kezka adierazten dut transferentzien negoziazioa aurrera ez doalako”

2019.eko apirilak 02

Bozeramaile eta Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburu Josu Erkorekak agerraldia egin du Gobernu Kontseiluaren ondorengo ohiko prentsaurrekoan Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburu Beatriz Artolazabalekin batera.

Bozeramaile eta Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburu Josu Erkorekak bere kezka adierazi du egiteko dauden transferentzien negoziazioa aurrera ez doalako. Sailburuaren arabera, dokumentazioa lantzen eta trukatzen jarraitzen dute, baina oraindik ez dira hasi gaien balorazio ekonomikoa egiten. “Testu juridikoak trukatzen ari gara eta alderdi horretan aurrera egiten ari gara, baina blokeatuta jarraitzen dugu transferentzien balorazioan eta Ogasun Ministerioak Kupotik deskontatu behar duen zenbatekoaren zenbatespenean”, adierazi du.

Gainera, Erkoreka sailburuak lortu arte lanean jarraitzeko borondatea erakutsi du, “baina beharrezkoa da Espainiako Gobernuaren bultzada politiko bat”, gaineratu du. Erkorekaren iritziz akordioa posible da eta, berak dioenez, borondate instituzionala eta hartutako konpromisoekin zintzo jokatzea da kontua.

Polizia autonomikoak

Polizia autonomikoak dira eta, Alderdi Popularrak egindako deklarazioei buruz galdetuta, Erkoreka sailburuak oso larritzat jo ditu deklarazio horiek eta, adierazi duenez, Euskadin legea ez betetzearen dei berri baten aurrean gaude. “Euskadirentzako oinarrizko adostasunak eta akordio historikoak zanpatzen dituen proposamen bat da”, gaineratu du. Zentzu horretan, Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak adierazi du proposamena deigarria dela sistemaren ignorantziagatik eta ezjakintasun nabarmenagatik. “Sinestezina dirudi PPko liderrari gogora ekarri behar izatea Espainiako Konstituzioarekin berarekin eta Gernikako Estatutuarekin enbortuta dagoela Ertzaintza”, azpimarratu du.

Itunpeko Hezkuntza

Itunpeko hezkuntzaren eremuan sindikatuek deitutako bilerari buruz galdetuta, sailburuak adierazi duenez, hainbat arrazoirengatik ez du zentzurik Eusko Jaurlaritza elkarraldi horretara bertaratzeak. Besteren artean, aipatu duenez, ez da Lan Harremanetako Kontseiluak deitutako bilera bat, toki mailara mugatzen baita presentzia. Gainera, gogora ekarri du Kristau Eskolak bere borondatea adierazi duela bilera horretan ez egoteko. Gainera, Erkorekak zehaztu duenez, kokagune publiko baten bitartez deitzen den bilera bat da, “solaskideen artean bilera bat egiteko oso errespetutsua ez den modu bat”, sailburuaren arabera.

Datuak 2019ko martxorako

Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburu Beatriz Artolazabalek azpimarratu duenez, martxoan erregistratutako langabeziaren eboluzioa ona izan da; bigarren hilabete onena azken 15 urteetan 2005eko martxoaren atzetik. Hala, azaldu duenez, Lanbideko bulegoetan erregistratutako langabeen kopuruak behera egin du, 1.911 pertsona gutxiago; hortaz, 117.952 dira langabezian dauden pertsonak, eta beherakada % 1,6koa da termino erlatiboetan. “Enplegua sortzen jarraitzen dugu eta gure erronka da enplegu hori gehiago eta hobea izatea”, gaineratu du.

Bestalde, sailburuak nabarmendu duenez, langabeziak 500 pertsona gutxiago erregistratu ditu 45 urtetik gorakoen artean, eta luzaroko langabezia ere jaitsi egin da, 442 pertsona gutxiago azkeneko hilabetean. “Zailtasun bereziak dituzten bi kolektibo dira eta eboluzio horrek erakutsi egiten digu ekonomiaren susperraldia ere aukerak ematen ari dela langabe kronifikatuenei”, adierazi du Artolazabalek.

Gai ordena

Prentsa dossierra

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak