Eu

Beatriz Artolazabalek desgaitasuna duten pertsonen gizarte-inklusiorako eta enplegurako “euskal eredua”ren balioa nabarmendu du

2019.eko apirilak 01
  • Elhaberen datu eta jardueren balantzea; Elhabe, desgaitasuna duten pertsonen gizarte- eta lan-inklusioa sustatzen duten irabazi-asmorik gabeko erakundeen euskal elkartea
  • Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuak honako hau nabarmendu du: “teknologia eta robotizazioak dakarten erronka: helburu berriak planteatu behar ditugu, desgaitasuna duten pertsonen enplegua hobetzeko; horretarako, aldaketa berri horiek aurreikusi eta horietara egokitu behar gara”
  • EHLABEko erakundeetan desgaitasuna duten pertsonen partehartzeak gora egun du eta enpleguak %2,21a hasi da 2018an, 7.966 langile izan arte
  • Hazkunde hau hazkunde orokorra baino erritmo altuagoan ematen ari da: azken bost urteetan kolektibo honen igoera %33koa da
  • Enplegu berrien %92ª laguntza gehien behar dituzten pertsonei zuzentzen dira (gaixotasun mentala dutenak, desgaitasun intelektuala dutenak edo desgaitasun fiskoa eta sentsoriala %65ª baino gorago dutenentzat)
  • EHLABEk Euskadin desgaitasuna duten pertsonen enpleguaren %95a pilatzen duten arren, enpresa arruntetan 144 pertsona kokatzea lortu du

Bilbo, 19 04 01

Beatriz Artolazabal Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuak honako hau nabarmendu du: “desgaitasuna duten pertsonen enpleguaren euskal ereduaren adibidea; horrek gizarte-ekimeneko zentro berezietan Estatuko enpleguaren % 12 du eta lortu du Euskadi Estatuan desgaitasuna duten pertsonen langabezia-tasa baxuena (% 21) duen autonomia-erkidegoa izatea, eta eremu horretan jarduera-tasa handiena duena izatea (% 35)”.

 

Txema Franco eta Pablo Moratalla EHLABEko presidentearekin eta koordinatzailearekin batera, Beatriz Artolazabalek, gaur goizean, 2018ko EHLABEren datu eta jardueren balantzearen aurkezpenean parte hartu du. Elhabe desgaitasuna duten pertsonen gizarte- eta lan-inklusioa sustatzen duten irabazi-asmorik gabeko erakundeen euskal elkartea da. Elkartean hamahiru erakundek parte hartzen dute: Araba: Indesa eta RAEP; Bizkaia: Lantegi Batuak, Usoa Lantegia, Ranzari Lantegia, Galarreta, Bidaideak, Bizgorre, Eragintza fundazioa, Apnabi eta Rafaela María zentroa; eta Gipuzkoa: Gureak eta Katea Legaia.

 

Artolazabalen hitzen arabera, “gure sektoreak 70.000 pertsona baino gehiago batzen ditu –EAEko % 8,26–, eta horrek ekonomia jasangarriagoa eta gizarte kohesionatuagoa dakarkigu. Ehlabek, bere jardueran, eta hura osatzen duten enpresekin batera, lan-balantze ona eskaintzen du; zifrek eta datuek erakusten dute bide egokitik goazela, desgaitasuna duten pertsonak ahalik eta inklusio onena izan dezaten lortzeko”.

 

Desgaitasunen bat duten pertsona askok beren enpleguetan emantzipatzeko eta gizartean parte hartzeko betetzen duten lana da. Argi dago enplegua ez dela bakarrik diru-sarrerak eskuratzeko modua; izan ere, identifikatu eta dignifikatu ere egiten gaitu.  Nabarmena da enpleguak gizarte-emantzipazioaren ateak irekitzen dituela eta, horrela, gutako bakoitzak diseinatzen dugun bizi-proiektua aurrera eramateko aukera dugu”, esan du sailburuak, prentsaurrekoan.

 

“Euskadi Estatuan desgaitasuna duten pertsonen langabezia-tasa baxuena duen autonomia-erkidegoa da, eta eremu horretan jarduera-tasa handiena duena. Era berean, adimen-desgaitasuna, desgaitasun fisikoa edo sentsoriala eta gaixotasun mentala duten pertsonen (% 65etik gorako minusbaliotasuna) enpleguan ere buru gara. Gizarte-ekimeneko zentro berezietan Estatuko enpleguaren % 12 dugu. Datu horiek guztiak aintzat hartuta, Artolazabalen hitzen arabera, “gure sektoreak 70.000 pertsona baino gehiago batzen ditu –EAEko % 8,26–, eta horrek ekonomia jasangarriagoa eta gizarte kohesionatuagoa dakarkigu".

 

Artolazabalen iritziz, “funtsezkoa da guztiok lan egitea, desgaitasuna duten pertsonek ahalik eta ongizate onena izateko, gizartean parte hartu ahal izateko zerbitzuetara jotzeko eta beren beharretara egokitzen den lan-ingurunerako aukera izateko.  Elhabeko enpresak, euskal gizarte osoarekin batera, kalitateko enplegua sortzen ari dira desgaitasuna duten pertsonentzat. Euskadi lan-inklusioarekin eta kaltetuen dauden gizarte-kolektiboei laguntza ematearekin erabat konprometituta dagoen Europako herrialdea da”.

 

Eredua

“Hemen pertsonen gaitasunetan eta horien garapenean oinarritzen den gizarte- eta lan-inklusioaren eredua dugu. Gure ereduak aukerak dakartza ingurune profesional eta lehiakorretan. Elhabek lan-ibilbide osoen eredu kudeatzailea sustatzen du, beti administrazio publikoekin, pertsonekin, enpresekin eta elkarte-egiturarekin koordinatuta. Malgua da, behar eta joeretara egokitua, eta desgaitasuna duen pertsona bakoitzaren gaitasunak sustatzen ditu. Zerbitzu okupazionala eta enplegu babestua enplegu berezira edo arruntera jotzeko aukera ematen duen euskal eredu horren oinarriak dira”, esan du Artolazabalek.

 

Sailburuak esan duenaren arabera, “Elhabek garatutako inklusioaren euskal eredua inklusiboa da, pertsona du erdigune eta oso ingurune lehiakorretan kudeaketaren bikaintasuna du helburu, eta lan hori enplegu-zentro berezien, Eusko Jaurlaritzaren, Lanbideren eta foru-aldundien arteko koordinazioari esker egiten da, eta, batik bat, Elhabe eratzen duten erakundeek egiten dute hori posible”.

 

Lortutako arrakasta duela 40 urte baino gehiago hasitako lanaren balioan oinarritzen da, kudeaketa profesionalizatuan, euskal gizartearen kontzientzia solidarioan eta jasangarrian, enpresa eta erakundeen garapenerako lankidetzan eta finantzaketa bermatuko egonkortasunean. Elhabek pertsona bakoitzaren enplegagarritasuna eta gizarte- eta lan-inklusioa sustatzen du, eta hori egoera on horren gakoa da. Ildo horretatik, Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailak prestatutako IV. Gizarteratzeko Planak lan-merkatura hurbiltzen ditu desgaitasuna duten pertsonak eta alderantziz, eta Bruselak ezarritako Europako Gizarte Oinarriarekin bat dator, bai eta Nazio Batuen Garapen Jasangarrirako Helburuekin ere, Euskadi lurralde inklusibo gisa sustatzen duela”, esan du Artolazabalek.

 

Beatriz Artolazabalek honako hau nabarmendu du: “gizarte-inklusioa ez da bakarrik lan-inklusioa. Guztion gizarte-, ekonomia- eta politika-inklusioa sustatzea eta bultzatzea ezinbestekoa da gure herrialdearentzat, adina, sexua, desgaitasuna, arraza, etnia, jatorria, erlijioa, egoera ekonomikoa eta abar edozein direla ere”.

 

Eusko Jaurlaritzaren IV. Gizarteratzeko Planak beste laguntza-irudi batzuk sustatzen ditu desgaitasuna duten pertsonak enplegu babestutik merkatu arruntera errazago igarotzeko. Lanbidetik, Europako Gizarte Funtsaren laguntzarekin, Eusko Jaurlaritzak zenbait ekimen sustatzen ditu, lanpostuei eusteko eta kontratazioa areagotzeko; horretarako, urtero, ia 70 milioi euro bideratzen ditu desgaitasuna duten pertsonen laneratzera, enplegu-zentro berezien eta enpresa arrunten bidez. Ehlaberen enplegu-zentro berezietan 7.966 pertsonak lan egiten dute.

 

Erronkak

Artolazabalek esan duenez, “Euskadiko eta Europako gizarteak erronka bat dugu: teknologiak, egunetik egunera, gero eta garrantzia gehiago du, robotizazioa aurrera doa eta bertan helburu berriak planteatu behar ditugu, desgaitasuna duten pertsonen enplegua hobetzeko; horretarako, aldaketa berri horiek aurreikusi eta horietara egokitu behar gara”.

 

“Era berean, gure enpresek jarraitu behar dute desgaitasuna duten pertsonek enplegu arruntera igarotzeko aurrera egiten; Elhabeko erakundeek ekintzailetza handiagoa sustatu behar dute eta, lan horretan, administrazio publikoek inplikazioari eutsi behar diote, aukera-berdintasuna lortzeko; horretarako, desgaitasuna duten pertsonentzako enpleguaren sustapeneko eta fiskalitateko gizarte-klausula berriei eman behar diegu bide”.

 

“Euskal gizarte aurreratuak eta kohesionatuak pertsona guztiak ditu aintzat. Enpleguaren balioan eta lankidetza publiko-pribatuan oinarritzen den gizarte-inklusioaren euskal ereduan jartzen du arreta Europak. Erreferenteak gara eta oraindik asko dugu egiteko, betiere hirugarren sektore sozialaren eskutik; gaurkoan, Elhabe dugu horren ordezkari”, esan du Artolazabal sailburuak, amaitzeko.

 

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
Beste gonbidatu batzuk
  • Pablo Moratalla