Eu

Arantxa Tapiak transizio energetikoa modu ordenatuan eta errealistan egin behar dela azpimarratu du

2019.eko apirilak 01

Ekonomiaren Garapena eta Azpiegituretako sailburu Arantxa Tapia ibilgailu elektrikoak oso azkar kargatzeko Iberiar Penintsularen lehen gunearen inaugurazioan izan da. Instalazioak sei minututan karga ditzake ibilgailu elektrikoak.

Inaugurazio ekitaldian, besteak beste, Josu Jon Imaz Repsoleko kontseilari delegatua, Emiliano López Atxurra Ibileko presidentea, Ramiro González Arabako Diputatu Nagusia, eta Gorka Urtaran Gasteizeko alkatea izan dira.

Tapia sailburuak nabarmendu duenez, bizkor birkargatzeko gune honen inaugurazioa garrantzizko aurrerapauso bat da Eusko Jaurlaritzatik burutzen ari den karbono gabetze prozesuan eta mugikortasun elektrikoaren bultzadan, trantsizioak antolatua eta errealista izan behar duela jabetuta. “Argi utzi nahi dut aipatzen ari naizen errealismoa ez dela aitzakiatzat hartu behar erlaxatzeko eta eraldaketa honi behar duen abiadura ez emateko”, gaineratu du. Tapiak azpimarratu duenez, birkarga ultra bizkorrerako guneetarako sarbide publikoak, Euskadikoa esklusiboki den teknologiarekin, ahaldundu egiten gaitu basque mobility estrategiaren bultzadan abiadura handiagoa hartzeko, abangoardiako teknologian oinarrituta eta jasangarritasun-irizpideei erantzuten diela kontuan hartuta.

Gainera, sailburuak gogora ekarri duenez, Euskadiko aurtengo Renove Planaren ikuspegiak, hain zuzen ere, ibilgailu-aldaketa sustatzen lagundu nahi izan du, kutsatzaileenen ordez hain kutsatzaileak ez diren beste batzuk ezartzeko; aldaketa hori neutraltasun teknologikoari erantzunez bultzatzeko; baina, horrez gain, ibilgailu elektrikoaren erosketa bereziki sustatuz. 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
Beste gonbidatu batzuk
  • Josu Jon Imaz (Repsoleko kontseilari delegatua); Emiliano López Atxurra (Ibileko presidentea)