Eu

Eusko Jaurlaritza, Arabako Foru Aldundiarekin eta Vitoria-Gasteizko Udalarekin batera, frankismoaren biktimen omenaldian

2019.eko martxoak 31

Eusko Jaurlaritzak, Arabako Foru Aldundiak eta Vitoria-Gasteizko Udalak igande honetan frankismoaren biktimak ekarri dituzte gogora; ekitaldian Frankismoaren Krimenen Aurkako Euskal Plataformako ordezkariek ere parte hartu dute. Omenaldia "Isiltasunean Oihuka" eskulturaren alboan izan da, Posta kalearen eta Agirre Lehendakariaren plazaren arteko elkargunean, eta, bertan, lore-eskaintza egin da.

Bertan, besteak beste, Beatriz Artolazabal Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburua eta María Jesús San José Lan eta Justiziako sailburua, Igone Martínez de Luna Arabako Foru Aldundiko Euskara, Kultura eta Kiroleko diputatua, Gorka Urtaran Gasteizko alkatea eta Iosu Ibargutxi Frankismoaren Krimenen Aurkako Euskal Plataformako ordezkaria izan dira.

“Frankismoak errepresaliatutako pertsona guztiek merezi dute aintzatespen hau eta Gasteizek demokrazia, askatasuna eta berdintasuna defendatu zituztenei egiten dien ordain hau”, esan du Urtaran alkateak. Alkateak gogorarazi du, bizitza, printzipio eta pertsona horien guztien balioekin amaitu nahi izan bazuten ere, azkenean kontrakoa gertatu zela: “Betikotasuna. Beraiena eta defendatzen zituzten printzipioena”.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
Beste gonbidatu batzuk
  • Igone Martínez de Luna Arabako Foru Aldundiko Euskara, Kultura eta Kiroleko diputatua, Gorka Urtaran Gasteizko alkatea eta Iosu Ibargutxi Frankismoaren Krimenen Aurkako Euskal Plataformako ordezkaria