Berriak Lehendakaritza
Eu

Euskadiko osasun-langileak Mozambikera joan dira larrialdi humanitarioetan espezializatutako talde batekin

2019.eko martxoak 29

Osakidetzako kirurgialari bat eta ospitalizazio erizain bat Mozambikeko larrialdiari erantzuteko joandako talde espezializatu baten partaide dira. Bertara bidali da kanpaina-ospital bat, Idai zikloiak kaltetutako biztanleei osasun-laguntza emateko.

 

Erantzun Humanitario Teknikoko Espainiar Taldearen (START, ingeleseko siglengatik) ekimenaren lidergoa Nazioarteko Lankidetzaren Espainiar Agentziak (AECID) du eta bertan Autonomia Erkidegoek parte hartzen dute. Euskadin, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziak Osakidetzako langileen partaidetza sustatzen du. STARTek osasun arloko profesional prestatu eta trebatuak bildatzen ditu 72 ordutan, herrialde pobretuetan gertatutako hondamendi naturalek eragindako larrialdi humanitarioei aurre egiteko.

 

Martxoaren 14an Idai zikloiak Afrikako hego-ekialdeko hiru herrialdeetako, Mozambike, Zinbawue eta Malawi-ko, zenbait zonalde suntsitu ditu. Mozambike da zikloiak eragin gehien izan duen herrialdea; Nazio Batuen arabera, 1,85 milioi pertsona daude arriskuan eta egoera kritikoa dela azpimarratu dute.

 

STARTen nola parte hartu

 

Lanpostu finkoan edo aldi baterakoan lanean ari direnek parte hartu dezakete START programan, baita Osasun Sistema Nazionalarekin lan harremana dutenek ere, Euskadiren kasuan Osakidetzarekin, alegia.

 

2019ko deialdia ireki bezain pronto, eskaera eta dokumentazioa aurkeztu daiteke Eusko Jaurlaritzako Zuzenean zerbitzuaren bulegoetan edo itunpeko tokiko beste administrazioetako erregistroetan. Aukera dago ere gutun ziurtatua bidaltzeko. Baldintzak bete eta aukeratuak izan ondoren, osasun-langilea larrialdi humanitarioetan arituko den talde baten parte izango da. Nazioarteko ekintzak 15 egunekoak izaten dira, gehienez jota.

 

Informazio gehigo aurkitu daiteke AECIDko webgunean, nahi izanez gero.

 

Bestalde, Euskadiko hainbat GGKE zonaldean lanean daude, kaltetutako guneetan lankidetza-proiektuak dituztelako edo nazioarteko ekintza humanitarioen erantzunaren parte direlako. Horien artean daude, momentuz, Manos Unidas, Oxfam Intermón, Haurralde Fundazioa, Save the Children, Proyde-Proega, Farmacéuticos Mundi-Farmamundi eta Munduko Medikuak, eta baita UNICEF-Espainiar Batzordea eta ACNUR-Euskal Batzordea ere.

 

Azkenik, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziak ekimen humanitarioak bideratzeko jarraibideak eskuragarri ditu, gizarteari zein hedabideei eta eragileei zuzenduak.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak